-heim
-heim herrialde germanikoetako toponimian agertzen den atzizki ohikoa da.
Azalpena
Euskal toponimiako -ain eta -oze amaierek bezala, izaera patronimikoa dute toki izen hauek; hau da, pertsona-izen bati atxikitako atzizkia izan ohi da. Adibidez, Gabsheim toponimoa honela analizatu da, Gaisbot + es + heim. 'es' marka genitiboa delarik, Gaisbot-en etxe edo etxaldea[1]. Heim etxea da alemanez, eraikinaren zentzuan baino adiera zabalagoan.
Aldaerak eta adibideak
-heim izeneko lekuak agerui dira batez Eskandinavia hegoaldean, Alemaniako mendebaldean.
Aldaerak ere baditu amaiera honek;
- -heim, -heimen, -heym, -haim, -haimen: Mannheim, Trondheim, Mülheim.
- -ham, -am, -kam (Bavarian -ingheim zaharrago baten laburdura gisa):
- -hem, -em (behe-alemanieraz)
- -um (Frisian bereziki, eta behe-alemanieraz): Husum, Borkum.
Erreferentziak
- ↑ «Gabsheim Namendeutung» www.gabsm.de (Noiz kontsultatua: 2020-08-15).
Kanpo estekak
- Datuak: Q158630