Die Nullfünfer (zero-bostak) eta Karnevalsverein (ihauteri taldea)
Sorrera
1905
Futbol zelaia
Coface Arena edukiera: 34.034 lagun inaugurazioa: 2011
Presidentea
Harald Strutz
Entrenatzailea
Bo Svensson
Liga
Bundesliga
2023-24
13.a
Webgunea
Webgune ofiziala
Etxekoa
Kanpokoa
1. FSV Mainz 05 (izen osoa 1. Fußball- und Sport-Verein Mainz 05 e.V.) Alemaniako futbol talde bat da, Mainz hirikoa.
Historia
Taldea 1905ean sortu zen baina historiaren zati handienean maila apalean aritu da, profesionalismoa eta amateur mailak txandakatuz. 1982an esate baterako Alemaniako tale amateurren txapelduna izan zen. 1991etik aurrera profesionala bihurtzea lortu zuen eta 1997, 2002 eta 2003an Bundesligako lehen mailara igotzeko saiakeren ostean 2004an lortu zuen balentria Jürgen Klopp entrenatzailearekin. 2006an UEFA Europa League jokatzeko sailkatu zen Alemaniako "joko garbia"-ren saria irabazita.
2007an bigarren mailara jeitsi zen baina bi urte beranduago gorenera itzuli zen. 2011 denboraldia lehenengo zazpi partidak jarraian irabaziz hasi zuen eta azkenean bosgarren postua lortu zuen, inoizko posturik onena. 2015-16an seigarrena izan zen baina hurrengo denboraldian azken jardunaldian salbatu zen.
Uniformea
2015-2017
2017-2018
2018-2019
2019-2020
2020-2021
2021-2022
Palmaresa
Alemanian: 0
Alemaniako Txapelketa (0): bosgarrena 2011an.
Alemaniako Kopa (0): finalerdiak 2009an.
Europan: 0
UEFA Kopa (0): lehen itzulia (3. kanporaketa) 2006an.
Txapelduna (1): 1997
Kanpo estekak
(Alemanez) 1. FSV Mainz 05 futbol taldearen webgunea