Luis Felipe Laverde (Colombia es Pasión-Café de Colombia)
Sprinter onena
Arturo Mora
Talderik onena
FDJ
◀2010
2012 ▶
Dokumentazioa
2011ko Turkiako Itzulia txirrindularitza itzuli honen 47. edizioa izan zen. 2011ko apirilak 24an hasi eta maiatzak 1ean amaitu zen.
UCI Europe Tourreko 2.HC mailan egon zen (UCI Zirkuitu Kontinentaletako maila gorena dena).
Edizio honen garailea Aleksandr Yefimkin errusiarra izan zen, Type 1-Sanofi Aventis taldekoa, 5. etapan pelotoiari 11 minutu baino gehiago atera zizkion 10 txirrindulariko taldetxo bateko indartsuena izan ondoren.
Talde partehartzaileak
22 taldek parte hartu zuten edizio honetan, 6 (Liquigas-Cannondale) eta 8 txirrindulari artean zituztenak, orotara, proba 168 txirrindularik hasi zutelarik, 137k amaituz. Taldeak honakoak izan ziren: