2012ko Euskal Herriko Itzulia Euskal Herriko Itzuliaren 52. edizioa izan zen. 2012ko apirilak 2 eta 7 artean egin zuten, 6 etapatan banatutako 836,6 kilometroko ibilbidea eginez.
20 taldek parte hartu zuten: ProTour mailako 18 taldeek (euren parte-hartzea derrigorrezkoa izanik) eta Profesional Kontinental mailako talde biek antolakuntzak gonbidatuta (Utensilnord Named eta Caja Rural). Hala, 159 txirrindulariko pelotoi bat osatu zuten, talde bakoitzeko 8 txirrindularirekin (Garmin-Barracuda izan ezik).