Abducens nukleo
Abducens nukleo | |
---|---|
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
Latinez | nucleus nervi abducentis |
TA | A14.1.05.411 |
FMA | 54504 |
Terminologia anatomikoa |
Abducens nukleoa, seigarren bikote kranealaren nukleoa da. Kanpoko nukleo okulomotore izenez ere ezagutzen da, eta nukleo somatiko eragile orokorra da.
Kokapena
Zubian[1] kokatuta egongo da, behe dortsal aldean medialki. Nukleo okulomotore eta nukleo troklearra baino beherago kokatuta egongo da eta, begiaren mugimenduaz arduratzen diren nukleo eragile guztien antzera, erdiko marran.
Aurpegi nerbioaren kolikulua
Atze aldetik aurpegi-nerbioaren zuntzen bitartez inguraturik egongo da. Horrela, goragune bat sortzen da laugarren bentrikuluaren zoruan, aurpegi nerbioaren kolikulua edo fazialaren belauna[2].
Zuntzen ibilbidea
Nukleo honek informazio kortikonuklear kontralaterala hartuko du. Abducens nukleoaren zuntzak arraildura edo ildo bulboprotuberantzialetik edo zulo erraboil ildoaren erdi aldeko eremutik irtengo dira. Ondoren, goiko arraildura orbitariotik aterako dira.
Funtzioa
Goiko arraildura orbitariotik irtetean, begiaren alboko muskulu zuzena inerbatuko du.
Lesioak
Abducens-ean dagoen lesio baten ondorioz, estrabismoa (begiaren barruranzko biraketa) eta ikusmen bikoitza sortuko dira. Gehien kaltetzen dena VI da, bere ibilbidea luzeena delako. Kolpeen ondoriz kaltetzen da, esaterako.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q2004202