Aiete kultur etxea
Aiete Kultur Etxea | |
---|---|
Aiete Kultur Etxea | |
Sortze data : | 2010 |
Lekua : | Aiete pasealekua, 63. Aiete Donostia, Gipuzkoa EH Aiete kultur etxea Aiete kultur etxea (Donostia erdigunea) |
Zuzendaria : | Marta Ibañez |
Webgunea : | Aiete Kultur Etxeko webgunea |
43°18′21.4″N 1°59′30.9″W / 43.305944°N 1.991917°W / 43.305944; -1.991917
Aiete Kultur Etxea Donostiako Aiete auzoan dagoen kultur etxea da. 2010ean inauguratu zen Aieteko Jauregiari egin zitzaion lurrazpiko solairuan dago.
Musika, kultura eta artearekin zerikusia duten jarduera, ikuskizun, ikastaro, hitzaldi eta kontzertuak egon ohi dira. Bestalde, bertan liburutegia, Gaztelekua eta Haurtxokoa ere badago. Bere berezitasunari dagokionez, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearekiko loturaren ondorioz, Aiete Kultur Etxea Bakearen eta Giza Eskubideen pedagogian espezializatua dago.
Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoak (EEP) kudeatzen du.
Ikus, gainera
- Aieteko Jauregia
- Aieteko Parkea
Kanpo estekak
- Aiete Kultur Etxea (Gaztelaniaz)
- Bakearen eta Giza Eskubideen etxea (Gaztelaniaz)
- Datuak: Q20492886
- Multimedia: Aiete Kultur Etxea / Q20492886