Altamirako Museoa

Altamirako Museoa
Museo Nacional y Centro de Investigación de Altamira
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
Municipality of CantabriaSantillana del Mar
Koordenatuak43°22′39″N 4°07′21″W / 43.3774°N 4.1225°W / 43.3774; -4.1225
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2001
Inaugurazioa2001eko uztailaren 17a
Arkitektura
ArkitektoaJuan Navarro Baldeweg
Webgune ofiziala

Altamirako Museo Nazionala eta Ikerketa Zentroa, Altamirako Museoa edo Altamira Museoa bezala ere ezaguna, 1985ean Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen Santillana del Marreko (Kantabria, Espainia) Altamirako kobazuloa kontserbatzeko, ikertzeko eta zabaltzeko zentroa da, eta leizearen erreplika ere badu bertan, Neocueva esaten diotena.

Ezaugarriak

2001an ireki zen eta eraikina Juan Navarro Baldeweg arkitektoaren lana. [1]

Museoaren eta leizearen kokapenak.

Kobazuloaren ondoan, museoak historiaurreko teknologiei buruzko tailerrak eta Altamirako garaiak erakusketa iraunkorra eskaintzen dizkio bisitariari, aztarnategi horretatik datozen objektuekin, eta baita El Morin, El Juyo eta El Rascañotik datozenekin ere. Erakusketa honen parte da leizearen erreplika artifizial bat, originala bisitarien etorrera masiboaren ondoriozko kalteetatik babesteko eraiki zena.

Erreplikan Altamirako Sabai Handiko pintura ospetsuen erreprodukzio bat ikus daiteke nabarmen. Erreprodukzio hori Pedro Saurak eta Matilde Muzkizek egin zuten, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Arte Ederren Fakultateko argazkigintzako katedradun eta marrazketako irakasle titularrak, hurrenez hurren. Erreprodukzio honetan, pintore paleolitikoek erabili zituzten marrazketa, grabatu eta pintura teknika berdinak erabili ziren. Erreprodukziorako originalak aztertzean pintura eta grabatu berriak aurkitu ziren.

Espainiako Museo Nazionala da ofizialki.

Bildumak

Altamirako haitzuloko eta inguruko beste batzuetako aurkikuntzetatik datozen hainbat bilduma zaindu eta erakusten dira, hala nola:[2]

  • Altamirako leizea (Santillana del Mar, Kantabria).
  • Altamirako inguruak (Santillana del Mar, Kantabria).
  • Cuchiako aztarnategia (Cuchia, Miengo, Kantabria).
  • El Castillo leizea (Puente Viesgo, Kantabria).
  • Moringo leizea (Villanueva de Villaescusa, Kantabria).
  • El Rascaño leizea (Mirones, Miera, Kantabria).
  • El Salitre leizea (Ajanedo, Miera, Kantabria)
  • Chufín haitzuloa (Riclones, Kantabria).
  • Juyo leizea (Igollo de Camargo, Kantabria).
  • La Pila leizea (Cuchía, Miengo, Kantabria).
  • Las Estalactitas leizea (Santillana del Mar, Kantabria).

Iruditegia

  • Neocueva esaten dioten erreplikara sarbidea.
    Neocueva esaten dioten erreplikara sarbidea.
  • Pedro Sánchez Espainiako gobernuburuaren bisitan, bisonteen sabaia.
    Pedro Sánchez Espainiako gobernuburuaren bisitan, bisonteen sabaia.
  • Orein bat erreplikan.
    Orein bat erreplikan.
  • Bisonteak erreplikan.
    Bisonteak erreplikan.
  • Museoko piezak.
    Museoko piezak.

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelerazko wikipediako «Museo Nacional y Centro de Investigación de Altamira» artikulutik itzulia izan da, 2024-01-17 data duen 157314083 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-01-17 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Lasheras et al. Fatás, 25 orr. .
  2. Ministerio de Cultura. «Colecciones del Museo» Museo de Altamira.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6974445
  • Commonscat Multimedia: Museo de Altamira / Q6974445

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 128323966
  • ISNI: 0000000121553446
  • BNE: XX96168
  • BNF: 12102270t (data)
  • GND: 1082945-3
  • LCCN: n82069066
  • NKC: ko2003164894
  • SUDOC: 070414459
  • BIBSYS: 90601845
  • Directorio de Museos y Colecciones de España: 1223
  • Wd Datuak: Q6974445
  • Commonscat Multimedia: Museo de Altamira / Q6974445