Amaia Arrazola

Amaia Arrazola

(2023)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1984ko apirilaren 18a (40 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea : publizitate
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea eta artista bisuala
amaiaarrazola.com

Amaia Arrazola (Gasteiz, 1984ko apirilaren 18a) ilustratzailea eta sortzailea da.

Publizitatea ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta Madrilgo publizitate-agentzia batean egin zuen lan arte-zuzendari eta ilustratzaile gisa. Urte batzuen buruan, Bartzelonara aldatu zen, publizitate-lanetik aldendu eta ilustratzaile aritzeko asmoz. Ordutik, freelance ilustratzailea da, eta hainbat marka eta erakunderekin egin du lan (Uniqlo, Nike, Bartzelonako Unibertsitatea, Bartzelonako Udala, Bizkaiko Foru Aldundia[1]). Halaber, hainbat libururen egilea da.[2]

Wabi Sabi liburua inflexio-puntu bat izan zen bere ibilbidean. Ordura arte, beste batzuen testuak edo bestelako proiektuak ilustratzen zituen; kasu horretan, baina, bai irudiak eta bai testuak bereak dira. 2020an, beste liburu bat ontzen ari da; El meteorito du izena, eta berak amatasuna nola bizi duen kontatuko du bertan.

Euskarri ugaritan egin ditu lanak, hala nola tabako-paketeetan, hormetan, plateretan, surf-oholetan, tarot-kartetan...[3]

2024ko Gasteizko jaietako Amaiaren "Zelodonen jaitsiera" kartela irabazle suertatu zen.[4]

Argitalpenak

Bakarkako lanak

  • Wabi Sabi (2018, Lunwerg). Japonian, Paradise Air egoitzan (Matsudo hiria), hilabeteko egonaldia egin zuen beka bati esker,[5] eta han egin zuen Amaia was here Japon proiektuko ilustrazioetatik abiatuta sortu zuen liburu hau.
  • El meteorito (2020, Lunwerg).[6]

Argitalpenetarako ilustrazioak

  • Corazón robot (2014, Stendhal Books). Iñaki Oliverrek idatzi eta Arrazolak ilustratutako lana.
  • Cosas que nunca olvidarás de tu Erasmus (2014, Lunwerg). Raquel Piñeirok idatzi eta Arrazolak ilustratutako lana.
  • Pequeña y grande: Audrey Hepburn (2015, Alba). Audrey Hepburnen biografia ilustratu bat da; Isabel Sánchez Vergarak idatzi eta Arrazolak ilustratutako lana.
  • Pequeños grandes gestos en el deporte (2015, Alba). Francisco Llorcak idatzia eta Arrazolak ilustratua.
  • Patioan (2015, Elkar). Arrate Egañak idatzia eta Arrazolak ilustratua.
  • Sin bragas en el cajón (2015, Bridge). Isabel Sánchez Vergarak idatzi eta Arrazolak ilustratutako lana.
  • El futuro es femenino (2018, Nube de Tinta). Sara Canok idatzitako testuarentzako ilustrazioak. Beste ilustratzaile batzuen lanak ere badaude: Agustina Guerrero, Ana Santos, Naranjalidad, Lady Desidia, Laura Agustí, Elena Pancorbo eta María Hesse.

Estiloa

Arrazolaren arabera, estiloa zera da: "buruan duzunaren eta zure eskuak uzten duzunaren batura".[7] Hori gorabehera, zuri-beltzak ohikoak dira bere lanetan, eta beti egoten da kolore ukituren bat. Bestalde, bere irudietan ohikoak dira emakumezkoak, animaliak, adarbakarrak eta loreak, besteak beste.

Erreferentziak

  1. «’Ez naiz zurea, nirea baizik’, indarkeria matxistaren kontrako sentsibilizazio kanpaina - Área de prensa - Bizkaia.eus» web.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  2. (Gaztelaniaz) «Amaia Arrazola | Planeta de Libros» PlanetadeLibros (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  3. «Amaia Arrazola - Portfolio» www.amaiaarrazola.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  4. Urbizu, Olaia González. (2024-06-18). «‘La bajada del Celedón’, de la gasteiztarra Amaia Arrazola gana el concurso de carteles de La Blanca 2024» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
  5. Arrazola, Amaia. (2017-02-21). «Amaia Arrazola blog: Amaia was here (again!)» Amaia Arrazola blog (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  6. «"Amatasunak belarrondoko bat eman zidalako sortu nuen liburua"» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
  7. (Gaztelaniaz) «Amaia Arrazola: «El estilo es lo que tienes en la cabeza más lo que te permite tu mano»» Yorokobu 2018-01-10 (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).

Kanpo estekak

  • Amaia Arrazolaren webgune pertsonala.
  • Amaia Arrazola, Instagramen.
  • Amaia Arrazolaren bloga.
  • Gasteizen egin zuen horma-irudi bati buruzko albistea, Berrian.
  • Harro egoteko modukoa da hiriko jaietako kartelaren irabazlea izatea Berria, 2024.08.08
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q97463702
  • Commonscat Multimedia: Amaia Arrazola / Q97463702

  • Wd Datuak: Q97463702
  • Commonscat Multimedia: Amaia Arrazola / Q97463702