Arraraingo San Joan baseliza

Arraraingo San Joan baseliza
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaBurgu
Koordenatuak42°51′07″N 2°32′19″W / 42.85185°N 2.53871°W / 42.85185; -2.53871
Map
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
15
Baselizaren ikuspegi orokorra.

San Joan baseliza Arabako Burgu ondoan daogen Arrarain herri hustuko eraikina da. XII. mendean eraikia, erromaniko estilokoa da. Donejakue Bidean dago eta oinarrizko Arabako Kultura Ondasuna gisa sailkatuta dago.[1][2]

Historia

Eraikuntza hau Arrarain izeneko aspaldiko herrixkaren azken testigantza da. Herri hau XIV. mendean hutsik gelditu zen. Eremu hau herritarrek “Erromatarren Bidea” deitutakoaren ondoan kokatuta dago, Araba gurutzatzen zuen Burdeos-Astorga erromatarren galtzadaren gertutasuna adierazten digunak. Mendeetan zehar baseliza funtzioa betez, Burguko herritarrek, eliza mantentzeaz arduratu zirenak, eliztxoren ipar horman hilerria kokatzea erabaki zuten, hau dela-eta, gaur egun, herriko hilerriaren kapera gisa funtzionatzen du.[3]

Deskribapena

Laukizuzeneko oinplanoa duen eliz zaharra, zirkuluerdi formako absidea du. Egungo eraikinan elementu erromaniko ugari ikus daitezke: presbiterioa, kanoi ganga, absidea, azken honek esfera-laurdeneko gangaz. Erromanikoa da baita ere erdi puntuko garaipen arkua. Kapiteletan irudi geometrikoak eta pertsonaia hegaldunak ikus daitezke. Baselizaren alde erromanikoak harlanduz eraikiak dira. Horma bularrak ere erromanikoak dira.[4]

Habeartea XVIII. mendean zurez estali zen.

Bertako Andre Maria Zuria, XIV. mendean egina, Burguko elizan gordetzen da.

Baseliza eta ingurua arriskuan

Baseliza eta, orokorrean, Arrarain herri hustua, erromatar galtzada eta Burguko nekropolia Abiadura Handiko Trenaren trazaketaren mehatxupean daude. Horrela salatu zuen Rafael Varón arkeologoak Arabako Batzar Nagusietan. Espezialistak beste motatako kulturaren eta lurraldearen gestioa eskatu zuen.[5]

Erreferentziak

  1. http://www.euskadi.eus/app/ondarea/eraikita-ondarea/arraraingo-san-joan-baseliza/ermita/elburgo-burgelu/elburgo-burgelu/fichaconsulta/27137&origen=MOSAICO&pagina=1
  2. http://www.3digitala.com/es/ficha.php?id=7647[Betiko hautsitako esteka]
  3. https://alavamedieval.com/arraraingo-san-juan-ermita-burgelu/?lang=eu
  4. Mikaela Portilla eta beste egile batzuk: Catálogo monumental de la diócesis de Vitoria. V.liburuki. Gasteiz. Apezpikua eta Gasteizko Aurrezki Kutxa, 1982.
  5. https://www.elcorreo.com/alava/araba/ermita-romanico-alaves-20181123221805-nt.html

Ikus, gainera

Kanpo loturak

  • (Gaztelaniaz): Erdi Aroko Araba webguneko informazioa. Bideoak erakusten ditu.
  • Bisita birtuala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q65935590
  • Commonscat Multimedia: Ermita de San Juan de Arrarain / Q65935590

  • Wd Datuak: Q65935590
  • Commonscat Multimedia: Ermita de San Juan de Arrarain / Q65935590
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arraraingo San Joan baseliza