Arrugaetako atxa
Arrugaetako atxa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 672 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°07′25″N 2°51′59″W / 43.12361°N 2.86639°W / 43.12361; -2.86639 |
Mendikatea | Gorbeiako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Orozko |
Luberri | Luberri |
Arrugaetako atxa[1] Bizkaiko hegoaldean dagoen mendia da, Gorbeiako mendilerroan kokatuta Zeberio eta Orozko artean. Zehazkiago Mendigisako mendilerroan dago, Untzueta mendebaldean eta Upo ekialdean dituelarik.
Hurbil duen Orozkoko Arrugaeta auzoari hartu dio izena.[2]
Tontorra kareharrizkoa da, eta gainaldean basozainen txabola bat dago. Magaletan pago, aritz, arte eta gaztainondo bakan batzuk daude nagusiak diren pinuen ondoan.
Abiapuntuak
- Arrugaeta auzotik: 45 minutu.
- Bikotzganeko mendatetik: ordubete eta 15 min.
- Gallartutik: ordubete eta 30 min.
- Zubiaurtik: 2 ordu.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q12254168