Astaputz-onddo
Astaputz-onddoa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Boletaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Pseudoboletus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Pseudoboletus parasiticus Šutara, 1991 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Boletus parasiticus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Astaputz-onddoa (Pseudoboletus parasiticus) Boletaceae familiako onddo espezie bat da. Onddo parasito honek bere generoan Scleroderma (astaputz) batean jaio eta garatzen den bakarra izatearen berezitasuna du. Jangarria, baina baliorik gabea.
Deskribapena
Kapela: 3 eta 5 cm arteko diametrokoa; ganbila, hori-oliba kolore ederrekoa edo arre-horixkakoa eta azal belusatua duena, batzuetan arrakalatua lehortea dagoenean.
Tutuak: Motzak, itsatsiak, horiak edo oliba-antzeko kolorekoak.
Poroak: Zabalak, biribilak, hori-sufre kolorekoak hasieran, gorri-ardo kolorez tindatuak gero.
Hanka: Horia, apur bat ildaskatua, zunzduna, goialdean ezkata txikiz pikatua; liraina, kurbatua, puntan amaitzen da parasitatuko astaputzean.
Haragia: Trinkoa, lodia, horia, oso gutxitan urdintzen da tutuen azpian. Usaina ahula eta atsegina du, eta zapore leuna.[1]
Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Parasiticus epitetoa latinetik dator eta parasito esan nahi du. Beste onddo baten parasitoa delako.
Jangarritasuna
Jangarria den arren, ez du balio handirik sukaldean.[2]
Nahasketa arriskua
Ez dago nahasterik, bere generoko espezie bakarra baita astaputzen gainean bizi dena.[3]
Sasoia eta lekua
Espezie arraro samarra da, udan eta udazkenean garatzen da, astaputzean parasitatuz, batez ere Scleroderma vulgare espeziean.[4]
Banaketa eremua
Ipar Amerikako ekialdea, Europa.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 67 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 142 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 493 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 42 or. ISBN 282-0865-4..
Kanpo estekak
- Datuak: Q761680
- Multimedia: Pseudoboletus parasiticus / Q761680
- Espezieak: Pseudoboletus parasiticus