Azukre koxkorrak
Azukre koxkorrak | |
---|---|
Ruper Ordorikaren albuma | |
Egilea(k) | Ruper Ordorika |
Argitaratze-data | 2013 |
Izenburua | Azukre koxkorrak |
Ekoizpen lekua | Espainia |
Banatze bidea | disko konpaktu |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | rock |
Hizkuntza | euskara |
Diskoetxea | Elkar |
Zatiak | 12 musika pista |
Deskribapena | |
Honen parte da | Ruper Ordorika-ren albumak |
``Azukre koxkorrak´´, Ruper Ordorikaren diska da, 2013an argira ateratakoa. Oso disko pertsonala izan zen. Bertan euskal musikaren arrakasta handiko abestiak hartu zituen bertsioak abesteko. Ondorioz, oso bertsio pertsonalak sortu zituen eklektikoa den bilduman; haren hitzetan "belaunaldi oso baten soinu banda".[1] Grabazioa Katarain estudioan (Azkarate, Nafarroa) egin zen. Azukre koxkorrak albumak bi urteko isilunea itxi zuen.
Abestiak
- 01-"Sigarrillos amariyos" (Hertzainak) 03:31 Musika: Josu Zabala / Hitzak: Alfredito
- 02-"Ezekielen prophezia" (Itoiz) 03:47 Musika: Juan Carlos Perez / Hitzak: Joseba Alkalde
- 03-"Sarri, Sarri" (Kortatu) 03:53 Musika: Frederick Hibbert / Hitzak: Fermin Muguruza, Lurdes, Iosu Landa
- 04-"Garraztasuna (Koska) 04:07 Musika: Gabi Agirregomezkorta/ Hitzak: Alfonso Guillo
- 05-"Txakurraren partia (Txomin Artola) 03:38 Musika: Txomin Artola / Hitzak: Fernando Artola
- 06-"Kanpo" (Errobi) 03:31 Musika: Mixel Ducau-Anje Duhalde / Hitzak: Daniel Landart
- 07-"Emazurtz" 04:19 Musika: Herrikoia / Hitzak: Gabriel Aresti
- 08-"Izarren hautsa" (Xabier Lete) 04:37 Musika eta Hitzak: Xabier Lete
- 09-"Nahia" 03:41 Musika: Andoni Basterretxea, Juan Jose Yurrita / Hitzak: Andoni Basterretxea
- 10-"Ama Euskadi" (Etxahun-Iruri) 04:01 Hitzak eta musika: Etxahun Iruri
- 11-"Non duzu zauria?" (Balerdi, Balerdi) 03:56 Musika: Toño Muro / Hitzak: Pello Lizarralde
- 12-"Gure bazterrak" (Mikel Laboa) 04:12 Musika: Mikel Laboa / Hitzak: Joxan Artze
Taldea
- Ruper Ordorika, ahotsa, gitarra
- Fernando 'Lutxo' Neira, baxua, ahotsak
- Hasier Oleaga, bateria
- Arkaitz Miner, gitarrak, biolina, mandolina
- Ben Monder, gitarra ("Ezekielen prophezia", "Txakurren partia", "Ama Euzkadi")
Erreferentziak
- ↑ https://www.elkar.eus/eu/musika_fitxa/azukre-koxkorrak/ordorika-ruper/8436007084736
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Albuma Badok webgunean.
- Albuma Youtuben.
- Datuak: Q112117843