Bai Euskarari saria


Bai Euskarari saria Bai Euskarari Elkarteak sortu zuen 2009an. Harrezkero urtero banatu du euskararen normalizazioaren aldeko lanetan nabarmendutako enpresa edo elkarteen jarduna saritzeko.. Hauek izan dira urtez urte saria jaso duten enpresak, pertsonak edo elkarteak.[1]

  • 2022: Sasoi eraikuntzak, Elhuyar eta EuskarAbentura
  • 2021: IZT, Athlon eta Biharko
  • 2019: Bordatxo jatetxea, ABB Niessen eta Mertxe Mugika (AEK)
  • 2018: Talleres Mitxelena, Fideslan, Jon Garaño eta Aitor Arregi.
  • 2017: Miren Fuldain Farmazia (Getaria), Zergatik (Urnieta), Joxemari Sors eta Jon Jaka (Elkar Fundazioa).
  • 2016: Sorginen Museoa eta Lezea (Zugarramurdi), Laneki eta Mikel Lezamiz (Mondragon).
  • 2015: Euskal Herria Esnea, Nekatur eta Gaizka Garitano.
  • 2014: Banaiz Bagara, Mendia Optika (Gasteiz) eta Kike Amonarriz.
  • 2013: VUSA eraikuntzak (Galdakao), Leitzako, Aresoko, Goizuetako eta Aranoko ziurtagiridunak, Anaje Narbaiza (Elay).
  • 2012: Skunk Funk, Arlan (Erandio) eta Jose Anjel Iribar (Athletic).
  • 2011: Refractarios Kelsen (Aduna), Hirukide ikastetxea (Tolosa), Sokoa (Hendaia) eta Xabier Mendiguren Bereziartu.
  • 2009: JEZ (Laudio), IMH Institutua (Elgoibar) eta Kirmen Uribe.

Erreferentziak

  1. Bai Euskarari Elkartea. «Bai Euskarari Elkartea» Bai Euskarari Elkartea (Noiz kontsultatua: 2023-04-12).

Kanpo estekak