Beñat Iturbe
Beñat Iturbe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1998ko uztailaren 28a (26 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Beñat Iturbe Zinkunegi (Bilbo, Bizkaia, 1998ko uztailaren 28a) euskal aktorea da, nagusiki Goǃazen telesaileko bi denboralditan Julen Ibarraren papera egiteagatik ezaguna, telebistan beste paper txiki batzuk izan baditu ere.
Bizitza
Bere ama Larraitz Zinkunegi eskultore garaikidea da,[1] Imanol Zinkunegi eta Kontxu Odriozolaren alaba. Beraz, Beñat Kontxu Odriozola aktore zenaren biloba da.
Bilboko Begoñazpi ikastolan eta Donostiako Santo Tomas Lizeoan ikasitakoa da. Gaur egun Donostian bizi da, eta informatika ikasten dabil Euskal Herriko Unibertsitatean.
Telebistan extra moduan agertu zen bere lehen papera lortu aurretik, Goǃazen telesailean, hain zuzen ere. Bi denboraldiz Julen Ibarra pertsonaia antzeztu du telesailean, eta beste zenbait saiotan ere parte hartu du, hala nola gabon zahar gaueko gala berezietan eta telesailean oinarritutako antzerki musikalean. 2019ko otsailaren 15ean, bosgarren denboraldiko azken atala emititu baino ordu batzuk lehenago, telesailari agur esan zion bere Instagram kontuan argitaratutako mezu baten bidez. Bere azken denboraldia izan zela eman zuen aditzera, eta eskerrak eman zizkien zaleei zein lankideei.[2]
Estatuko telebista-kateen telesailetan pertsonai txiki batzuen paperak eskuratu ditu.[3]
Filmografia
Telebista
Aktore lanak
- Goǃazen (2017-2019). ETB 1. Julen Ibarra (27 atal)
- Presunto culpable (2018). Antena 3. Marcos (2 atal)
- Centro médico (2018). TVE. Luis
Bestelakoak
- Goǃazen 2018 gabon zahar gaueko saio berezia (2017)
- Goǃazen 2019 gabon zahar gaueko siao berezia (2018)
Antzerkia
- Goǃazen antzerkia (2017-2019). Julen Ibarra (2 denboraldi)
- Goǃazen 4.0 antzerkia (2017-2018). Julen Ibarra
- Goǃazen 5.0 antzerkia (2018-2019). Julen Ibarra
Erreferentziak
- ↑ «Zinkunegi Odriozola, Larraitz - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-19).
- ↑ Iturbe, Beñat. (2019-02-15). «“Bueno, bueno, bueno... Gaur da egun handia!! Gaur da azken eguna!! EITB1en 21:00etan GO!azeneko 13. atala. A ze gogoak!! Eskerrik asko denoi betirako gordeko dudan denbora tarte honetan nirekin elkartzeagatik!! Eta eskerrik asko Julen!! 😉 😊”» Instagram (Noiz kontsultatua: 2019-02-16).
- ↑ «Beñat Iturbe - Loinaz Representación» www.loinazactores.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
- Datuak: Q60608221