Begoña (barrutia)
Begoña (4) | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Probintzia Udalerria | Euskal Herria Bizkaia Bilbo | ||||
Auzoak | Begoña, Santutxu eta Bolueta | ||||
Azalera | 17,707 km² | ||||
Biztanleria | 43.715 (2005) | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43°15′32″N 2°54′58″W / 43.25889°N 2.91611°W / 43.25889; -2.91611 |
Begoña Bilboko 4. barrutia da. Ibaizabal ibaiaren ekialdera kokatzen da.
Iparraldean Uribarriko barrutiarekin, ekialdean Otxarkoaga-Txurdinagako barrutiarekin, mendebaldean Ibaiondoko barrutiarekin eta hegoaldean Basauri eta Etxebarriko udalerriekin. Barrutiak guztira 177,07 hektareako azalera dauka, eta 43.715 biztanle (2005).
1925ra arte Bizkaiko udalerria izan zen orduko Begoñako Errepublikan 2020ko hiru barruti hauek sartzen ziren: Uribarriko barrutia, Otxarkoaga-Txurdinagako barrutia eta oraingo Begoñako barruti hau.
Hainbat auzotan banatzen da, Begoñako auzoaz gain, Santutxu eta Boluetako auzoak. Bilbon dentsitaterik handienetarikoa duen barrutia da. 1960. urtetik aurrera etxebizitza ugari eraiki ziren, altuera handiko blokeak, nahiko era kaotikoan. Hau nahiko nabarmena da Santutxuko auzoan. Santutxuko kilometro koadro bat da Euskal Herriko trinkoena, 41.000 biztanle baino gehiago baititu, eta Europako eremu populatuenetan 24.a da.[1]
1997. urtetik, Bilboko metroaren lehen lineak hiru geltoki dauzka Begoñako barrutian, Santutxu, Basarrate eta Bolueta.
Euskerea
Iñaki Gaminde hizkuntzalari erreakaldetarrak ikertu duen bilboko euskeraren hiru aldaeretako bat dugu Begoñako euskerea edo euskerie, besteak Buia eta Larraskitukoak direlarik.
Biztanleria
Biztanleria (1987-2005) | ||
---|---|---|
Errolda urtea | Biztanleria | |
1987 | 53.797 | |
1988 | 53.885 | |
1989 | 53.563 | |
1990 | 53.289 | |
1991 | 51.319 | |
1992 | 51.038 | |
1993 | 50.958 | |
1994 | 50.498 | |
1995 | 50.400 | |
1996 | 48.000 | |
1997 | 47.871 | |
1998 | 47.686 | |
1999 | 46.918 | |
2000 | 46.252 | |
2001 | 45.570 | |
2002 | 45.190 | |
2003 | 44.574 | |
2004 | 44.320 | |
2005 | 43.715 |
Bibliografia
- "Bilbotarron euskararen zuzuan". Iñaki Gaminde. Asapala Kultur Elkartea, 2004.
Ikus, gainera
- Begoña (auzoa)
- Begoñako errepublika
- Mahatserri
- Vecunia
Erreferentziak
- ↑ Lartzanguren, Edu. (2023-05-16). «Zer kilometro koadrotan dago biztanle gehien Euskal Herrian?» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
Kanpo estekak
- Datuak: Q2620343
- Multimedia: Begoña / Q2620343
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |