Behatoki Handiak programa

Cuatro Grandes Observatorios

Behatoki Handiak programa NASAk abian jarritako lau teleskopio espazialek osatzen dute. Behatoki handi bakoitzak gainerakoen antzeko tamaina eta kostua du, eta guztiek egin dizkiote ekarpen garrantzitsuak astronomiari. Misio bakoitza espektro elektromagnetikoaren eremu batean zentratzen da.

  • Hubble teleskopio espaziala (ingelesez, Hubble Space Telescope, HST): argi ikusgaia eta hurbileko ultramorea behatzen ditu. Transbordadorearen zerbitzu-misio batek infragorri hurbila behatzeko gaitasuna eman zion 1997an.
  • Gamma izpien Compton behatokia (ingelesez, Compton Gamma Ray Observatory, CGRO): Batez ere gamma izpiak behatzen ditu, baina X izpi gogorrak behatzeko gaitasuna ere badu.
  • X izpien Chandra Behatokia (ingelesez, Chandra X-ray Observatory, CXO). X izpi bigunak behatzen ditu.
  • Spitzer espazio-teleskopioa (ingelesez, Spitzer Space Telescope, SST). Espektro infragorria behatzen du.

Gaur egun, Hubble teleskopioa eta Chandra behatokia soilik daude operatibo. Compton behatokia 2000. urtean erraustu zen lurraren atmosferan eta Spitzer espazio teleskopioa berriz, 2020. urtean deskonektatu zen.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q901553
  • Commonscat Multimedia: Great Observatories program / Q901553

  • Wd Datuak: Q901553
  • Commonscat Multimedia: Great Observatories program / Q901553


  • i
  • e
  • a
Teleskopioak eta zundak
Espazio-teleskopioak
Hubble • Spitzer • IRAS • ISO • Cosmic Background Explorer • James Webb • Kepler • COROT • PAMELA • Planck • SOHO
Lurreko behatokiak
Areciboko irrati-teleskopioa • Kanarietako Teleskopio Handia • JCMT • Pan-STARRS • VLT • SALT • Keck teleskopioa • Gemini Behatokia • Magellan Teleskopioak
Zundak
Voyager 1 • Voyager 2 • ParkerNew HorizonsMSLMER • MRO • Chang'e 4Lunar Reconnaissance Orbiter
Bestelakoak
Oharra: aurkibide honetan teleskopio eta zunda nagusiak edo ezagunenak ageri dira.