Betoñu
Betoñu | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′44″N 2°39′20″W / 42.8622°N 2.6556°W / 42.8622; -2.6556 |
Demografia | |
Biztanleria | 444 (2015) |
Betoñu (ofizialki Betoño) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da, 511 metroko garaieran. Gaur egun Gasteiz hirian integratuta dago, hain zuzen Betoñuko industrialdea sortu zenetik.
Demografia eta biztanleria
2001eko Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Nagusiaren ondorioz, Betoñun familiabakarreko etxebizitzen multzo handi bat eraiki zen. Horrek biztanle berriak eraman zituen herrira. Hala ere, azken urteetan biztanleen beherakada ari da jasaten.
Betoñuko biztanleria |
---|
Eraikin garrantzitsuak
- Karmeliten konbentua. 1904an eraikia estilo neogotikoan. Bertan daude Tknikaren egoitza eta Euskadiko Goi Mailako Diseinu Eskolaren egoitza.[1]
- San Esteban eliza. XIII. mendean eraikia. Atari erromanikoa gordetzen du. XVI. mendean berritu zuten.
Argazki galeria
- San Esteban elizako atari erromanikoa
- Familiabarreko txaletak
- Karmeliten komentu zaharra
Erreferentziak
- ↑ «Goi mailako diseinu eskola hartuko du Betoñuko Krea eraikinak - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
Kanpo estekak
- San Esteban eliza - Bisita birtuala
- Datuak: Q604304
- Multimedia: Betoño / Q604304
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Gasteizko herriak: Betoñu | ||
---|---|---|
Aberasturi • Amarita • Andetxa • Andollu • Arangiz • Aretxabaleta • Argandoña • Ariñiz • Arkaia • Arkauti • Armentia • Artatza Foronda • Askartza • Aztegieta • Berroztegieta • Betoñu • Billafranka • Bolibar • Ehari • Elorriaga • Erretana • Eskibel • Eztarroa • Foronda • Gamarra • Gamarragutxia • Gamiz • Gardelegi • Gaztelu • Gereña • Gobeu • Gometxa • Ihurre • Ilarratza • Jungitu • Krispiña • Lasarte • Legarda • Lermanda • Lopida • Lubinao • Mandoia • Margarita • Martioda • Matauku • Mendiguren • Mendiola • Mendoza • Miñao • Miñaogutxia • Monasterioguren • Oreitia • Otazu • Otobarren • Otogoien • Subilla • Uribarri Arratzua • Uribarri Dibiña • Uribarri Nagusia • Zerio • Zuhatzu • Zumeltzu |