Booktrailer

Booktrailer, (ingelesetik book, liburua, eta trailer, iragarki laburra), liburu bat laburtzeko, goraipatzeko, aurkezteko, promozionatzeko, erabiltzen den bideo labur bat da. Filmen aurkezpena eta promozioa egiteko erabiltzen diren film edo bideo laburren ereduari jarraiki sortu ziren booktrailerrak.

Hezkuntzan, irakurzaletasuna sustatzeko-eta, azken urteotan, asko erabili izan den teknika da.

Booktrailer lehiaketak

Ikasleen irakurzaletasuna sustatzeko udalek[1], heziketa zentro batzuek eta hainbat erakundek[2] antolatu egiten dituzte booktrailer lehiaketak. Ikasleei liburu bat edo batzuk irakurtzeko eskatzen zaie eta liburuari buruzko bideo labur bat ekoizteko, booktrailer bat egiteko. Gero ekoiztutako bideorik onenak-edo, argitaratu ohi dira.

Erreferentziak

  1. GETXOKO I.BOOK TRAILER LEHIAKETA. (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
  2. «Booktrailer lehiaketa» kanaldude.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).

Ikus, gainera

  • Irakurketa.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3642276
  • Wd Datuak: Q3642276