Borroka greko-erromatar
Borroka greko-erromatarra[1] borrokalari batek besteari burutik gerrira bitartean soilik hel diezaiokeen borroka-mota da.[2] Ezin dira hankak erabili eta 1896ko Olinpiar Jokoetatik aurrera kirol olinpikoa da. Bi pertsonaren arteko buruz buruko lehiaketa da, kolperik eman gabe elkarri helduta, aurkaria lurreratu arte. Araudi bat dago jarraitu beharrekoa eta eguneratzen doana. Tapiz baten gainean egiten da lehiaketa.[3]
Historia
Borroka greko-erromatarra Antzinako Grezian sortu zen K.a 550ean. Polis ezberdinetan banatuta egon arren, polis guztiek zuten oinarri militar bat. Filosofiaren eta artearen nagusitasunarekin batera herritarren borroka garapena ere, polisaren oinarrietako bat zen. Izan ere beraien historia gudaz hornitua dago, Mediar Gerrak alde batetik, polisen arteko borroka bestetik, azkenik Mazedoniar inperioak garaitu zituen arte[4]. Borrokarako prestatzea kulturaren parte izan zen eta oinarri batzuetan finkatzen ziren. Grezian antzinako polisetan herriaren egitura 3 zatitan zegoen banatua eta domosa eraikuntza garrantzitsuenak zeuden tokia zen[argitu]; han trebatzen ziren borrokan filosofo eta aditu guztiak biltzen ziren tokian[argitu].
Antzinako borroka Pankrazio izenez ezagutzen zen, gaur egun, borroka libre profesional bezala ezagutzen da eta oinarriak eman dizkio boxeoari eta beste hainbat kiroli[erreferentzia behar]. Hondar gainean egiten zen borroka eta olioztatuak izaten ziren lehenagotik, beraien janzkeran mantua jantzita edo biluzik egiten zuten borroka. Pankraziok hainbat azpi borroka era zituen, gaur egun oraindik bizi direnak, borroka pujilista, borroka greko-erromatarra, borroka librea.
Beraz, borrokarako prest egotea garrantzitsua zen, borrokako grina, errespetua eta lehiaketa lantzen zituzten, eta ondoren Olinpiar Jokoetan erakusten zituzten. Olinpiar Jokoak Antzinako Grezian eta gaur egun ere ospatzen diren lehiaketak dira 4 urtean behin. Antzina Olinpiar Jokoetako irabazleari buruko bat ematen zitzaion erramuz eginikoa; errespetua eta estatus handia ekartzen zion jabeari. Kirol esanguratsuenak borroka eta lasterketak izan ziren.
Antzinako erromatarrek greziarrek utziak zituzten aztarnak eskuratu eta bereganatu zituzten, borrokarako erak ere barne. Greziarren antzera debekatua zuten parte hartzea[argitu] edo eta ikuslea izatea[argitu]; araua hausten zutenei heriotza zigorra ziurtatzen zitzaion.
1882ean Pierre de Coubertin Frantziarrak olinpiar jokoak berreskuratzea lortu zuen eta berriro borroka greko erromatarrak bere tokia berreskuratu zuen antzinako araudia berrituta. Gaur egun UWW (United World Wrestling) Federazioaren araupean egiten da[erreferentzia behar].
Araudia
Arau orokorrak[5]:
Helburua: Borrokalarien helburua aurkaria lurreratzea da, gerritik beherako gorputz zatia uikitu gabe.
Jolastokia: Borroka greko-erromatarrak 12 m-ko diametroa duen tapiz batean egiten da, non 7m-ko diametroaren barruan borroka egiten den, ondorengo metroan borroka geratzen den eta atera denaren aurkariari puntuak ematen zaizkion, eta azkenik gainontzeko 1,5 m babestutako ingurua da, borrokalariek ezin dute bertan borroka egin.
Jantziak: Borrokalari bakoitzak kolore bat hartuko du, gorria edo urdina. Jantziak homologatua izan behar du edo ofiziala borrokan parte hartzeko.
Debekatua dago:
Zerbait itsaskorra edo labaingarria igurtzea jantziari edo gorputzari.
Loturak[argitu] eramatea medikuaren esana ez bada.
Zerbait kaltegarria izan daitekeena aurkariarentzat: belarritako, eraztun edo protesiak...
Emakumezkoen kasuan bularreko eraztundunak eramatea.
Lizentzia: Lizentzia eguneratua eta erabilgarria izan behar da lehiakide batentzat, lizentzia nazioartekoa izan behar du.
Pisu eta urte bereizketak:
Urte arteko bereizpena:
U 15: 14-15 edo 13 tutorearen eta medikuaren zaintzapean.
Kadeteak: 16-17 edo 15 tutorearen eta medikuaren zaintzapean.
Juniorrak: 18-20 edo 17 tutorearen eta medikuaren zaintzapean.
U 23: 19-23 edo 18 tutorearen eta medikuaren hitzarpean.
Nagusiak: 20 edo gehiago.
Beteranoak: 35 edo gehiago.
Pisu arteko bereizketa: (Gizonezkoak)
1- 60 kg
2- 67 kg
3- 77 kg
4- 87 kg
5- 97 kg
6- 130 kg
Pixu arteko bereizketa: (Emakumezkoak)
1- 50 kg
2- 53 kg
3- 57 kg
4- 62 kg
5- 76 kg
Epaileak
Hiru pertsonen artean zaintzen dute borroka. Tapizeko lehendakariak, eta bi epailek. Pertsona guztiek lehenetsitako jantzi bat eraman behar dute.
Jokozaina: Borrokaren jarraipena mantendu behar du, eta, bestalde gerlarien ongizatea zaindu.
Epaileak: Jokozainak adierazitako puntaketaren jarraipena egingo du, baita denborarena ere, eta informazio guztia arbitroari erakutsiko dio.
Tapizeko lehendakaria: Bere tapizeko borroken jarraipena egin behar du.
Lehiaketa baten pisu neurketa
Pisaketa bi egunetan banatzen da. Lehenengo egunean txapelketako partaide guztiek pisaketa egiten dute. Bigarren egunean borrokatzera doazen partaideak bakarrik egiten dute pisaketa. Pisaketa egiteko medikuaren agiria behar da.
Borroka
Iraupena
U 15 Kadeteak eta Beteranoak, 2 minutuko borrokak 30 segunduko atsedenaldiarekin.
U23 eta gorakoak, 3 minutu eta 30 segundoko atsedenarekin.
Puntuak
Borroka batean 8 puntuko ezberdintasuna badago borroka amaitzen da, nahiz eta denbora guztia ez igaro.
Borrokalari batek jaurtiketa bat lortzen badu borroka amaitu egiten da puntu edo eta denborak amaitu gabe egon harren.
Borrokaren hasiera
Borrokalariei dei egiten zaie eta tapizera sartzen dira bakoitza alde batetik. Jokozainak barrura deitzen die ondoren, eta biei eskua eman eta beraien jantzi eta gorputzak aztertzen ditu denak araudia jarraitzen duela ziurtatzeko, ondoren bi borrokalariek elkarri eskua eman eta borrokari ekingo zioten jokozaianak txistua jo bezain laster.
Borroka mozketak
- Borrokan zehar borrokalarietako batek min hartzen badu edo beste zerbait gertatu bazaio jokozainak borroka gera dezake, denbora horretan bi borrokalariek beraien zatian egon behar dute, mantuaz estaltzen dituzte beraien sorbaldak eta beraien entrenatzaileak gomendioak egin ditzake.
- Borroka ezin bada jarraitu zauriren baten ondorioz, medikuak parte artzen du, eta borrokalaria aztertu ondoren ezin badu jarraitu borrokalari eta entrenatzailearekin hitz egiten du, ondoren Tapizeko lehendakariarekin eta berak borroka amaitu dezake, medikuaren esanari ezin zaio aurka egin.
- Inondik inora ere ezin du borrokalari batek borroka gelditu eta ez gelditzea ukatu ere aurkaria berriro borroka gurera sartuta.
- Gertaera bat gelditu egin behar bada, borrokalari bat kaltetua irtengo delako, borrokalaria kaleratua izango da.
- Borrokalari batek borroka mozten badu arrazoi mediku bategatik, medikuak zauria zainduko du; mozketaren denbora 4 minutu baino gehiago bada, Tapizeko lehendakariak borroka amaitu eta aurkariari irabazita emango dio, zauria arrazoi izanik..
- Borrokalari batek borroka mozten badu arrazoi mediku bategatik medikuak zauria zainduko du, mozketaren denborak 4 minutu baino gehiago bada Tapizeko lehendakariak borroka amaitu eta aurkariari irabazita emango dio zauria arrazoi izanik.
- Mozketa baten ondoren borrokalariak moztutako leku berean jarri eta berregingo da borroka.
- Partaideen eskutik kanpoko zerbaitegatik borroka geratu egin behar bada, borroka moztu eta kanpo gatazka amaitu ondoren berregingo da.
Jarraipena mantentzeko mozketak:
Borroka etenaldi baten ondoren borrokalariak hasierako lekuan jarriko dira, eta borroka zutik hasiko da berriro.
- Oin oso bat babeslekura igarotzen bada eta ez bada ekintzarik egiten bitartean, borroka eten egingo da.
- Borrokalarien ekintza bat martxan badago, nahiz eta 2 edo 3 oin babestutako tokira igaro, jarraipena emango zaio.
- Borroka moztuko da babesten ari den borrokalariaren buru osoa babesgunean sartzen bada.
- Arau-hauste bat egoten bada lurreko borrokan, lurreko borrokatik ekingo zaio borrokari.
- Arau-hauste bat egoten bada zutikako borrokan, zutikako borrokatik ekingo zaio borrokari.
Borrokaren amaiera
Denbora amaitzea, puntu ezberdintasuna edo jaurtiketa dela eta. Jokozainak borroka amaituko du. Denbora amaitu dela adierazten duen txirrina ez badu jokozainak entzuten Tapizeko lehendakariak oihal zuri bat jaurtita jakinaraziko dio. Borroka amaitzeko txistua jo ondoren eginiko ekintzek ez dute balioko, ezta txirrina eta jokozainaren txirrinaren artean gertaturikoak ere.
Borroka amaiturikoan borrokalariek jokozainaren alboan egon behar dute epaimahaikoen aurrean emaitza jaso arte. Borrokalariek beraien jantzia kendu izango dute tapizetik kanpo daudenean, emaitza jaso ondoren epaileari aurkariari eta aurkariaren entrenatzaileari eskua emango zaio; egiten ez duenari zigorra ezarriko zaio.
Borroka irabazteko moduak
Borroka bat irabazia izan daiteke honako arrazoien gaitik.
- Jaurtiketa
- Zauria
- 3 falta egin ondoren, edo 2 falta babesle oinetara.
- Deskalifikatua izanez gero
- Puntuaketagatik.
Puntu kopuru berean egonez gero
- Azken puntua egin duenak.
- Puntu bikoitz batek bakarkako puntua baino lehentasun handiagoa du.
- Puntu kopuru bera baina falta gutxiena duenak.
Entrenatzailea
Entrenatzailea borrokatokiaren inguruan egon daiteke, segurtasun luzera bat kontuan hartuta. Ezingo du jokozainaren erabakietan parte hartu, eta ezta beraiei errespetu faltarik adierazi ere. Aurkakoa gertatzen bada, jokozainak eta tapizeko lehendakariak entrenatzailea kaleratzeko eskubidea dute.
Debekatutako ekintzak
- Iletik tira egitea, belarrietatik, genitaletatik, atximurka egitea, behatzak okertzea... aurkariari min zuzena egiteko edozein mugimendu debekatuta dago.
- Ostikoz jo, aurkaria itotzea, bultzatzea, edo aurkariaren bizitza arriskuan jartzea debekatuta dago.
- Ukondoak saihetsetan ondoratzea aurkariari min egiteko asmoz.
- Tapizari eustea.
- Hitz egitea borrokaren iraupenean.
Kirolaren onurak
Borroka greko-erromatarrak gorputza ezagutzan laguntzen du. Koordinazioa eta oreka mantentzearen garapenerako egokia da. Gizakia bi oinetan dabilen animalia izanik, kirol honetan dauden teknikak gizakiaren mugimenduetan daude oinarrituta egunerokotasuneko mugimenduak landuz.
Lanketa eta ariketa berberak erabil daitezke zauriren batzuen ondorioak lantzeko lokomozio eta koordinazioa berreskuratzeko eta malgutasuna lantzeko ere.
Borroka izan arren, norberarenganako sentimenduen garapenean ere lan egiten da, errespetua partaidearekiko, elkarren kirola hobetzeko asmoz konfiantza eta ausardia, zeren araututa egon arren norgehiagoka batean irabazteko grinak aurrerapausoak ematera behartzen zaitu.
Olinpiar garaileak azken urteetan greko-erromatar estiloan
[6]
Oilar Pisua
- 58 kg: 1924–1928
- 56 kg: 1932–1936
- 57 kg: 1948–1996
- 58 kg: 2000
- 55 kg: 2004–2012
- 59 kg: 2016
- 60 kg: 2020–Gaur egun arte
Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea |
---|---|---|---|
1924 Paris xehetasunak | Eduard Pütsep Estonia | Anselm Ahlfors Finlandia | Väinö Ikonen Finlandia |
1928 Amsterdam xehetasunak | Kurt Leucht Alemania | Jindřich Maudr Txekoslovakia | Giovanni Gozzi Italia |
1932 Los Angeles xehetasunak | Jakob Brendel Alemania | Marcello Nizzola Italia | Louis François Frantzia |
1936 Berlin xehetasunak | Márton Lőrincz Hungaria | Egon Svensson Suedia | Jakob Brendel Alemania |
1948 Londres xehetasunak | Kurt Pettersén Suedia | Mahmoud Hassan Egipto | Halil Kaya Turkia |
1952 Helsinki xehetasunak | Imre Hódos Hungaria | Zakaria Chibab Libano | Artem Teryan Sobietar Batasuna |
1956 Melbourne xehetasunak | Konstantin Vyrupayev Sobietar Batasuna | Edvin Vesterby Suedia | Francisc Horvat Errumania |
1960 Erroma xehetasunak | Oleg Karavayev Sobietar Batasuna | Ion Cernea Errumania | Dinko Petrov Bulgaria |
1964 Tokio xehetasunak | Masamitsu Ichiguchi Japonia | Vladlen Trostyansky Sobietar Batasuna | Ion Cernea Errumania |
1968 Mexiko hiria xehetasunak | János Varga Hungaria | Ion Baciu Errumania | Ivan Kochergin Sobietar Batasuna |
1972 Munich xehetasunak | Rustam Kazakov Sobietar Batasuna | Hans-Jürgen Veil Mendebaldeko Alemania | Risto Björlin Finlandia |
1976 Montreal xehetasunak | Pertti Ukkola Finlandia | Ivan Frgić Jugoslavia | Farhat Mustafin Sobietar Batasuna |
1980 Moscow xehetasunak | Shamil Serikov Sobietar Batasuna | Józef Lipień Polonia | Benni Ljungbeck Suedia |
1984 Los Angeles xehetasunak | Pasquale Passarelli Mendebaldeko Alemania | Masaki Eto Japonia | Haralambos Holidis Grezia |
1988 Seoul xehetasunak | András Sike Hungaria | Stoyan Balov Bulgaria | Haralambos Holidis Grezia |
1992 Bartzelona xehetasunak | An Han-bong Hego Korea | Rıfat Yıldız Alemania | Sheng Zetian Txina |
1996 Atlanta xehetasunak | Yuriy Melnichenko Kazakhstan | Dennis Hall Ameriketako Estatu Batuak | Sheng Zetian Txina |
2000 Sydney xehetasunak | Armen Nazaryan Bulgaria | Kim In-sub Hego Korea | Sheng Zetian Txina |
2004 Athens xehetasunak | István Majoros Hungaria | Geidar Mamedaliyev Errusia | Artiom Kiouregkian Grezia |
2008 Beijing xehetasunak | Nazyr Mankiev Errusia | Rovshan Bayramov Azerbaijan | Roman Amoyan Armenia |
Park Eun-chul Hego Korea | |||
2012 London xehetasunak | Hamid Sourian Iran | Rovshan Bayramov Azerbaijan | Péter Módos Hungaria |
Mingiyan Semenov Errusia | |||
2016 Rio de Janeiro xehetasunak | Ismael Borrero Kuba | Shinobu Ota Japonia | Stig-André Berge Norvegia |
Elmurat Tasmuradov Uzbekistan | |||
2020 Tokio xehetasunak | Luis Orta Kuba | Kenichiro Fumita Japonia | Walihan Sailike Txina |
Sergey Emelin ROC |
Pixu arina
- 66.6 kg: 1908
- 67.5 kg: 1912–1928
- 66 kg: 1932–1936
- 67 kg: 1948–1960
- 70 kg: 1964–1968
- 68 kg: 1972–1996
- 69 kg: 2000
- 66 kg: 2004–2016
- 67 kg: 2020–present
Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea |
---|---|---|---|
1908 London xehetasunak | Enrico Porro Italia | Nikolay Orlov Errusiar Inperioa | Arvid Lindén Finlandia |
1912 Stockholm xehetasunak | Emil Väre Finlandia | Gustaf Malmström Suedia | Edvin Mattiasson Suedia |
1920 Anberes xehetasunak | Emil Väre Finlandia | Taavi Tamminen Finlandia | Frithjof Andersen Norvegia |
1924 Paris xehetasunak | Oskari Friman Finlandia | Lajos Keresztes Hungaria | Källe Westerlund Finlandia |
1928 Amsterdam xehetasunak | Lajos Keresztes Hungaria | Eduard Sperling Alemania | Edvard Westerlund Finlandia |
1932 Los Angeles xehetasunak | Erik Malmberg Suedia | Abraham Kurland Danimarka | Eduard Sperling Alemania |
1936 Berlin xehetasunak | Lauri Koskela Finlandia | Josef Herda Txekoslovakia | Voldemar Väli Estonia |
1948 London xehetasunak | Gustav Freij Suedia | Aage Eriksen Norvegia | Károly Ferencz Hungaria |
1952 Helsinki xehetasunak | Shazam Safin Sobietar Batasuna | Gustav Freij Suedia | Mikuláš Athanasov Txekoslovakia |
1956 Melbourne xehetasunak | Kyösti Lehtonen Finlandia | Rıza Doğan Turkia | Gyula Tóth Hungaria |
1960 Erroma xehetasunak | Avtandil Koridze Sobietar Batasuna | Branislav Martinović Jugoslavia | Gustav Freij Suedia |
1964 Tokio xehetasunak | Kazım Ayvaz Turkia | Valeriu Bularca Errumania | David Gvantseladze Sobietar Batasuna |
1968 Mexiko hiria xehetasunak | Muneji Munemura Japonia | Stevan Horvat Jugoslavia | Petros Galaktopoulos Grezia |
1972 Munich xehetasunak | Shamil Khisamutdinov Sobietar Batasuna | Stoyan Apostolov Bulgaria | Gian-Matteo Ranzi Italia |
1976 Montreal xehetasunak | Suren Nalbandyan Sobietar Batasuna | Ștefan Rusu Errumania | Heinz-Helmut Wehling Ekialdeko Alemania |
1980 Moscow xehetasunak | Ștefan Rusu Errumania | Andrzej Supron Polonia | Lars-Erik Skiöld Suedia |
1984 Los Angeles xehetasunak | Vlado Lisjak Jugoslavia | Tapio Sipilä Finlandia | James Martinez Ameriketako Estatu Batuak |
1988 Seoul xehetasunak | Levon Julfalakyan Sobietar Batasuna | Kim Sung-Moon Hego Korea | Tapio Sipilä Finlandia |
1992 Bartzelona xehetasunak | Attila Repka Hungaria | Islam Dugushiev Talde Bateratua | Rodney Smith Ameriketako Estatu Batuak |
1996 Atlanta xehetasunak | Ryszard Wolny Polonia | Ghani Yalouz Frantzia | Aleksandr Tretyakov Errusia |
2000 Sydney xehetasunak | Filiberto Azcuy Kuba | Katsuhiko Nagata Japonia | Aleksey Glushkov Errusia |
2004 Athens xehetasunak | Farid Mansurov Azerbaijan | Şeref Eroğlu Turkia | Mkhitar Manukyan Kazakhstan |
2008 Beijing xehetasunak | Steeve Guénot Frantzia | Kanatbek Begaliev Kirgizistan | Mikhail Siamionau Bielorrusia |
Armen Vardanyan Ukraina | |||
2012 London xehetasunak | Kim Hyeon-woo Hego Korea | Tamás Lőrincz Hungaria | Steeve Guénot Frantzia |
Manuchar Tskhadaia Georgia | |||
2016 Rio de Janeiro xehetasunak | Davor Štefanek Serbia | Mihran Harutyunyan Armenia | Rasul Chunayev Azerbaijan |
Shmagi Bolkvadze Georgia | |||
2020 Tokio xehetasunak | Mohammad Reza Geraei Iran | Parviz Nasibov Ukraina | Mohamed Ibrahim El-Sayed Egipto |
Frank Stäbler Alemania |
welter-pisua
- 72 kg: 1932–1936
- 73 kg: 1948–1960
- 78 kg: 1964–1968
- 74 kg: 1972–1996
- 76 kg: 2000
- 74 kg: 2004–2012
- 75 kg: 2016
- 77 kg: 2020–present
Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea |
---|---|---|---|
1932 Los Angeles xehetasunak | Ivar Johansson Suedia | Väinö Kajander Finlandia | Ercole Gallegati Italia |
1936 Berlin xehetasunak | Rudolf Svedberg Suedia | Fritz Schäfer Alemania | Eino Virtanen Finlandia |
1948 London xehetasunak | Gösta Andersson Suedia | Miklós Szilvási Hungaria | Henrik Hansen Danimarka |
1952 Helsinki xehetasunak | Miklós Szilvási Hungaria | Gösta Andersson Suedia | Khalil Taha Libano |
1956 Melbourne xehetasunak | Mithat Bayrak Turkia | Vladimir Maneyev Sobietar Batasuna | Per Berlin Suedia |
1960 Erroma xehetasunak | Mithat Bayrak Turkia | Günther Maritschnigg Alemaniako Talde Bateratua | René Schiermeyer Frantzia |
1964 Tokio xehetasunak | Anatoly Kolesov Sobietar Batasuna | Kiril Petkov Bulgaria | Bertil Nyström Suedia |
1968 Mexiko hiria xehetasunak | Rudolf Vesper Ekialdeko Alemania | Daniel Robin Frantzia | Károly Bajkó Hungaria |
1972 Munich xehetasunak | Vítězslav Mácha Txekoslovakia | Petros Galaktopoulos Grezia | Jan Karlsson Suedia |
1976 Montreal xehetasunak | Anatoly Bykov Sobietar Batasuna | Vítězslav Mácha Txekoslovakia | Karl-Heinz Helbing Mendebaldeko Alemania |
1980 Moscow xehetasunak | Ferenc Kocsis Hungaria | Anatoly Bykov Sobietar Batasuna | Mikko Huhtala Finlandia |
1984 Los Angeles xehetasunak | Jouko Salomäki Finlandia | Roger Tallroth Suedia | Ștefan Rusu Errumania |
1988 Seoul xehetasunak | Kim Young-nam Hego Korea | Daulet Turlykhanov Sobietar Batasuna | Józef Tracz Polonia |
1992 Bartzelona xehetasunak | Mnatsakan Iskandaryan Talde Bateratua | Józef Tracz Polonia | Torbjörn Kornbakk Suedia |
1996 Atlanta xehetasunak | Filiberto Azcuy Kuba | Marko Asell Finlandia | Józef Tracz Polonia |
2000 Sydney xehetasunak | Murat Kardanov Errusia | Matt Lindland Ameriketako Estatu Batuak | Marko Yli-Hannuksela Finlandia |
2004 Athens xehetasunak | Aleksandr Dokturishvili Uzbekistan | Marko Yli-Hannuksela Finlandia | Varteres Samurgashev Errusia |
2008 Beijing xehetasunak | Manuchar Kvirkvelia Georgia | Chang Yongxiang Txina | Yavor Yanakiev Bulgaria |
Christophe Guénot Frantzia | |||
2012 London xehetasunak | Roman Vlasov Errusia | Arsen Julfalakyan Armenia | Emin Ahmadov Azerbaijan |
Aleksandr Kazakevič Lituania | |||
2016 Rio de Janeiro xehetasunak | Roman Vlasov Errusia | Mark Madsen Danimarka | Saeid Abdevali Iran |
Kim Hyeon-woo Hego Korea | |||
2020 Tokio xehetasunak | Tamás Lőrincz Hungaria | Akzhol Makhmudov Kirgizistan | Rafig Huseynov Azerbaijan |
Shohei Yabiku Japonia |
Pisu ertaina
- 73 kg: 1908
- 75 kg: 1912–1928
- 79 kg: 1932–1960
- 87 kg: 1964–1968
- 82 kg: 1972–1996
- 85 kg: 2000
- 84 kg: 2004–2012
- 85 kg: 2016
- 87 kg: 2020–present
Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea |
---|---|---|---|
1908 London xehetasunak | Frithiof Mårtensson Suedia | Mauritz Andersson Suedia | Anders Andersen Danimarka |
1912 Stockholm xehetasunak | Claes Johanson Suedia | Martin Klein Errusiar Inperioa | Alfred Asikainen Finlandia |
1920 Anberes xehetasunak | Carl Westergren Suedia | Arthur Lindfors Finlandia | Masa Perttilä Finlandia |
1924 Paris xehetasunak | Edvard Westerlund Finlandia | Arthur Lindfors Finlandia | Roman Steinberg Estonia |
1928 Amsterdam xehetasunak | Väinö Kokkinen Finlandia | László Papp Hungaria | Albert Kusnets Estonia |
1932 Los Angeles xehetasunak | Väinö Kokkinen Finlandia | Jean Földeák Alemania | Axel Cadier Suedia |
1936 Berlin xehetasunak | Ivar Johansson Suedia | Ludwig Schweickert Alemania | József Palotás Hungaria |
1948 London xehetasunak | Axel Grönberg Suedia | Muhlis Tayfur Turkia | Ercole Gallegati Italia |
1952 Helsinki xehetasunak | Axel Grönberg Suedia | Kalervo Rauhala Finlandia | Nikolay Belov Sobietar Batasuna |
1956 Melbourne xehetasunak | Givi Kartozia Sobietar Batasuna | Dimitar Dobrev Bulgaria | Rune Jansson Suedia |
1960 Erroma xehetasunak | Dimitar Dobrev Bulgaria | Lothar Metz Alemaniako Talde Bateratua | Ion Țăranu Errumania |
1964 Tokio xehetasunak | Branislav Simić Jugoslavia | Jiří Kormaník Txekoslovakia | Lothar Metz Alemaniako Talde Bateratua |
1968 Mexiko hiria xehetasunak | Lothar Metz Ekialdeko Alemania | Valentin Oleynik Sobietar Batasuna | Branislav Simić Jugoslavia |
1972 Munich xehetasunak | Csaba Hegedűs Hungaria | Anatoly Nazarenko Sobietar Batasuna | Milan Nenadić Jugoslavia |
1976 Montreal xehetasunak | Momir Petković Jugoslavia | Vladimir Cheboksarov Sobietar Batasuna | Ivan Kolev Bulgaria |
1980 Moscow xehetasunak | Gennady Korban Sobietar Batasuna | Jan Dołgowicz Polonia | Pavel Pavlov Bulgaria |
1984 Los Angeles xehetasunak | Ion Draica Errumania | Dimitrios Thanopoulos Grezia | Sören Claeson Suedia |
1988 Seoul xehetasunak | Mikhail Mamiashvili Sobietar Batasuna | Tibor Komáromi Hungaria | Kim Sang-Kyu Hego Korea |
1992 Bartzelona xehetasunak | Péter Farkas Hungaria | Piotr Stępień Polonia | Daulet Turlykhanov Talde Bateratua |
1996 Atlanta xehetasunak | Hamza Yerlikaya Turkia | Thomas Zander Alemania | Valery Tsilent Bielorrusia |
2000 Sydney xehetasunak | Hamza Yerlikaya Turkia | Sándor Bárdosi Hungaria | Mukhran Vakhtangadze Georgia |
2004 Athens xehetasunak | Aleksey Mishin Errusia | Ara Abrahamian Suedia | Viachaslau Makaranka Bielorrusia |
2008 Beijing xehetasunak | Andrea Minguzzi Italia | Zoltán Fodor Hungaria | Nazmi Avluca Turkia |
None awarded | |||
2012 London xehetasunak | Alan Khugaev Errusia | Karam Gaber Egipto | Daniyal Gadzhiyev Kazakhstan |
Damian Janikowski Polonia | |||
2016 Rio de Janeiro xehetasunak | Davit Chakvetadze Errusia | Zhan Beleniuk Ukraina | Javid Hamzatau Bielorrusia |
Denis Kudla Alemania | |||
2020 Tokio xehetasunak | Zhan Beleniuk Ukraina | Viktor Lőrincz Hungaria | Denis Kudla Alemania |
Zurab Datunashvili Serbia |
Pisu astuna
- +82.5 kg: 1912–1928
- +87 kg: 1932–1960
- +97 kg: 1964–1968
- 100 kg: 1972–1996
- 97 kg: 2000
- 96 kg: 2004–2012
- 98 kg: 2016
- 97 kg: 2020–present
Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea |
---|---|---|---|
1912 Stockholm xehetasunak | Yrjö Saarela Finlandia | Johan Olin Finlandia | Søren Marinus Jensen Danimarka |
1920 Anberes xehetasunak | Adolf Lindfors Finlandia | Poul Hansen Danimarka | Martti Nieminen Finlandia |
1924 Paris xehetasunak | Henri Deglane Frantzia | Edil Rosenqvist Finlandia | Rajmund Badó Hungaria |
1928 Amsterdam xehetasunak | Rudolf Svensson Suedia | Hjalmar Nyström Finlandia | Georg Gehring Alemania |
1932 Los Angeles xehetasunak | Carl Westergren Suedia | Josef Urban Txekoslovakia | Nikolaus Hirschl Austria |
1936 Berlin xehetasunak | Kristjan Palusalu Estonia | John Nyman Suedia | Kurt Hornfischer Alemania |
1948 London xehetasunak | Ahmet Kireççi Turkia | Tor Nilsson Suedia | Guido Fantoni Italia |
1952 Helsinki xehetasunak | Johannes Kotkas Sobietar Batasuna | Josef Růžička Txekoslovakia | Tauno Kovanen Finlandia |
1956 Melbourne xehetasunak | Anatoly Parfyonov Sobietar Batasuna | Wilfried Dietrich Alemaniako Talde Bateratua | Adelmo Bulgarelli Italia |
1960 Erroma xehetasunak | Ivan Bogdan Sobietar Batasuna | Wilfried Dietrich Alemaniako Talde Bateratua | Bohumil Kubát Txekoslovakia |
1964 Tokio xehetasunak | István Kozma Hungaria | Anatoly Roshchin Sobietar Batasuna | Wilfried Dietrich Alemaniako Talde Bateratua |
1968 Mexiko hiria xehetasunak | István Kozma Hungaria | Anatoly Roshchin Sobietar Batasuna | Petr Kment Txekoslovakia |
1972 Munich xehetasunak | Nicolae Martinescu Errumania | Nikolai Yakovenko Sobietar Batasuna | Ferenc Kiss Hungaria |
1976 Montreal xehetasunak | Nikolay Balboshin Sobietar Batasuna | Kamen Goranov Bulgaria | Andrzej Skrzydlewski Polonia |
1980 Moscow xehetasunak | Georgi Raykov Bulgaria | Roman Bierła Polonia | Vasile Andrei Errumania |
1984 Los Angeles xehetasunak | Vasile Andrei Errumania | Greg Gibson Ameriketako Estatu Batuak | Jožef Tertei Jugoslavia |
1988 Seoul xehetasunak | Andrzej Wroński Polonia | Gerhard Himmel Mendebaldeko Alemania | Dennis Koslowski Ameriketako Estatu Batuak |
1992 Bartzelona xehetasunak | Héctor Milián Kuba | Dennis Koslowski Ameriketako Estatu Batuak | Sergey Demyashkevich Talde Bateratua |
1996 Atlanta xehetasunak | Andrzej Wroński Polonia | Sergey Lishtvan Bielorrusia | Mikael Ljungberg Suedia |
2000 Sydney xehetasunak | Mikael Ljungberg Suedia | Davyd Saldadze Ukraina | Garrett Lowney Ameriketako Estatu Batuak |
2004 Athens xehetasunak | Karam Gaber Egipto | Ramaz Nozadze Georgia | Mehmet Özal Turkia |
2008 Beijing xehetasunak | Aslanbek Khushtov Errusia | Mirko Englich Alemania | Marek Švec Txekiar Errepublika |
Adam Wheeler Ameriketako Estatu Batuak | |||
2012 London xehetasunak | Ghasem Rezaei Iran | Rustam Totrov Errusia | Artur Aleksanyan Armenia |
Jimmy Lidberg Suedia | |||
2016 Rio de Janeiro xehetasunak | Artur Aleksanyan Armenia | Yasmany Lugo Kuba | Ghasem Rezaei Iran |
Cenk İldem Turkia | |||
2020 Tokio xehetasunak | Musa Evloev ROC | Artur Aleksanyan Armenia | Mohammad Hadi Saravi Iran |
Tadeusz Michalik Polonia |
Pisu oso handia
- +93 kg: 1908
- +100 kg: 1972–1984
- 130 kg: 1988–2000
- 120 kg: 2004–2012
- 130 kg: 2016–present
Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea |
---|---|---|---|
1908 London xehetasunak | Richárd Weisz Hungaria | Aleksandr Petrov Errusiar Inperioa | Søren Marinus Jensen Danimarka |
1912–1968 | not included in the Olympic program | ||
1972 Munich xehetasunak | Anatoly Roshchin Sobietar Batasuna | Aleksandar Tomov Bulgaria | Victor Dolipschi Errumania |
1976 Montreal xehetasunak | Aleksandr Kolchinsky Sobietar Batasuna | Aleksandar Tomov Bulgaria | Roman Codreanu Errumania |
1980 Moscow xehetasunak | Aleksandr Kolchinsky Sobietar Batasuna | Aleksandar Tomov Bulgaria | Hassan Bechara Libano |
1984 Los Angeles xehetasunak | Jeff Blatnick Ameriketako Estatu Batuak | Refik Memišević Jugoslavia | Victor Dolipschi Errumania |
1988 Seoul xehetasunak | Aleksandr Karelin Sobietar Batasuna | Rangel Gerovski Bulgaria | Tomas Johansson Suedia |
1992 Bartzelona xehetasunak | Aleksandr Karelin Talde Bateratua | Tomas Johansson Suedia | Ioan Grigoraș Errumania |
1996 Atlanta xehetasunak | Aleksandr Karelin Errusia | Matt Ghaffari Ameriketako Estatu Batuak | Sergei Mureiko Moldavia |
2000 Sydney xehetasunak | Rulon Gardner Ameriketako Estatu Batuak | Aleksandr Karelin Errusia | Dmitry Debelka Bielorrusia |
2004 Athens xehetasunak | Khasan Baroev Errusia | Georgiy Tsurtsumia Kazakhstan | Rulon Gardner Ameriketako Estatu Batuak |
2008 Beijing xehetasunak | Mijaín López Kuba | Mindaugas Mizgaitis Lituania | Yury Patrikeyev Armenia |
Yannick Szczepaniak Frantzia | |||
2012 London xehetasunak | Mijaín López Kuba | Heiki Nabi Estonia | Johan Eurén Suedia |
Rıza Kayaalp Turkia | |||
2016 Rio de Janeiro xehetasunak | Mijaín López Kuba | Rıza Kayaalp Turkia | Sabah Shariati Azerbaijan |
Sergey Semenov Errusia | |||
2020 Tokio xehetasunak | Mijaín López Kuba | Iakob Kajaia Georgia | Sergey Semenov ROC |
Rıza Kayaalp Turkia |
Borroka greko erromatarra Euskal Herrian
Euskal Herrian ez da izan bereziki lanketa esanguratsurik[7]. Baina izan dira eta badira borrokalari batzuk. Gardizabal izenekoa "el Tarzan vasco" 1907-1936 artean egindako ikuskizunegatik ezaguna, baina ez zen ezer olinpikoa izan ikuskizunak soilik.
Erreferentziak
- ↑ 178. araua. Euskaltzaindia.
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Borroka. .
- ↑ «United World Wrestling» uww.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
- ↑ , http://judo4mma.com/greekwrestling/ancient%20greek%20submission%20wrestling.pdf or..
- ↑ , https://uww.org/sites/default/files/2021-05/reglamento_lucha.pdf or..
- ↑ (Ingelesez) List of Olympic medalists in Greco-Roman wrestling. 2022-02-28 (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) S.L, EDICIONES PLAZA. «De Gardiazábal "El Tarzán vasco", al catalán José Salvador, la lucha libre a inicios del siglo XX» Cultur Plaza (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
Kanpo estekak
- Datuak: Q389654
- Multimedia: Greco-Roman wrestling / Q389654