Borthwickeko gaztelua
Borthwick gaztelua | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Midlothian |
Koordenatuak | 55°49′36″N 3°00′26″W / 55.82669846°N 3.00736057°W / 55.82669846; -3.00736057 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1430 |
Komisarioa | William Borthwick, 1st Lord Borthwick (en) |
Izenaren jatorria | William Borthwick, 1st Lord Borthwick (en) |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Borthwickeko gaztelua (ingelesez: Borthwick Castle) Eskoziako Midlothian eskualdean kokatzen den gaztelua da, Borthwick herrian. Edinburgh hiriburutik 21 kilometro hegoaldera kokaturik dago. A mailako eraikina izendaturik dago.
Historia
1430an eraiki zuen Sir William Borthwick-ek aurrez bazen beste eraikin baten gainean. Dorretxe sendoa da, "U-itxurako" oinarriduna eta harresiak inguratzen du.
Maria I.a Eskoziakoak bi aldiz bisitatu zuen, 1563 eta 1567an. Bietan setiaturik egon zen Brothwick Lordaren babesean eta ihes egitea lortu zuen. 1650an Oliver Cromwellen armadak erasotu zuen eta kanoien suaren aurrean errenditu beharra izan zuen. Orduko kanoikaden kaltean nabaritzen dira oraindik.
Hurrengo mendeetan bertan behera utzia izan zen baina 1914an berriztu egin zuten. Bigarren Mundu Gerra garaian Altxor Nazionalak bertan ezkutatu zituzten. 1973an Brothwick familiak saldu eta hotel bihurtu zen.
Deskribapena
Muino baten gainean dago eta 23 metrotako garaiera duten bi dorrek osatzen dute gaztelua. Harresituriko patioa du aurrealdean. Areto handiak 12 metrotako luzera du eta altuera handia. Aretoaren dekorazioa gotikoa da eta 'De Temple of Honor' izenaz ezagutzen da.
Iruditegia
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala
- Datuak: Q17567402
- Multimedia: Borthwick Castle / Q17567402