Boyleko abadia
Boyleko abadia | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Connacht |
Irlandaren banaketa administratiboa | Roscommoneko konderria |
Giza kokaleku | Boyle |
Koordenatuak | 53°58′25″N 8°17′49″W / 53.97358°N 8.29692°W / 53.97358; -8.29692 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1161 |
Suntsipena | 1569 |
Ondarea | |
Boyleko abadia (Ingelesez Boyle Abbey, Irlanderaz Mainistir na Búille) historian garrantzi handia izan duen abadía zistertar baten erorkinak dira. Boylen dago, Irlandako Roscommon konderrian.
Historia
Abadia 1161an eraiki zen. Sortzaileak Mellifonteko abadiatik joandako monje batzuk izan ziren. Anglonormandiarren eta irlandesen erasoei aurre egin zien. 1539an, Irlandako monasterioak itxi egin zirenean ere aurrera jarraitu zuen. 1592an kaserna moduan erabilia izan zen eta 1645an Oliver Cromwellen jarraitzaileek setio jarri zioten.
Ezaugarriak
Nahiz eta pairatu dituen txikizioak eta harrien lapurketak, elizaren erorkinak ikusgarriak dira. Bereziki interesgarria da elizaren habeartea bere arkuekin eta kapitelekin. Gorde diren beste aztarnak sukaldeakoak eta klaustrokoak dira. Estilo ikuspuntutik Borgoinaren kutsua nabaria da, azken finean zistertarrak handik joan baitziren, baina baita ere Ingalaterra mendebaldeko eragina.
Monumentu nazionalaren izendapena du.
Erreferentziak
Kanpo loturak
- (Ingelesez):Informazioa Heritage Ireland webgunean.
- Datuak: Q896003
- Multimedia: Boyle Abbey / Q896003