Carlos Yulo

Carlos Yulo

(2024)
Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarlos Edriel Yulo
JaiotzaManila, 2000ko otsailaren 16a (24 urte)
Herrialdea Filipinak
Hezkuntza
HeziketaTeikyo University (en) Itzuli
Aurora A. Quezon Elementary School (en) Itzuli
Adamson University (en) Itzuli
Hizkuntzaktagaloa
ingelesa
japoniera
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa
Parte-hartzailea
Lateralitateaeskuina
Jasotako sariak
ikusi
  • Asia's Most Influential Philippines  (2022)
    Asia's Most Influential Philippines  (2021)

Instagram: c_edrielzxs Edit the value on Wikidata

Carlos Edriel Poquiz Yulo (Manila, 2000ko otsailaren 16a) gimnastikan aritzen den kirolari filipinarra da. 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan urrezko bi domina eskuratu zituen. Munduko eta Asiako txapelduna ere izan da sarritan.[1]

Ibilbidea

Zazpi urte zituela hasi zen gimnastika egiten eta 2016an Japoniako Olinpiar Elkartean entrenatzeko aukera jaso zuen. Hara bizitzera joan eta 2022an Literatura ikasketak burutu zituen gimnastika egin bitartean.[2]

2018ko Munduko Txapelketan brontzezko domina eskuratu ondoren 2019an Zoruan Munduko txapelduna izan zen[3]. 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte eta jauzi-zaldian laugarren egin zuen[4]. 2021ean Munduko txapelduna izan zen jauzi-zaldian.

Asiako Txapelketatan domina gehien lortu duen gimnasta izan zen 2022 eta 2024 artean.

2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan urrezko bi domina eskuratu zituen, bata zoruan eta bestea jauzi-zaldian[1]. Aparatu guztietan 12. postuan gelditu zen.

Nazioarteko emaitzak

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris  Frantzia 01 !1. postua, urrezko domina Zorua
2024 Paris  Frantzia 01 !1. postua, urrezko domina Jauzi-zaldia
Munduko Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Doha  Qatar 03 !3. postua, brontzezko domina Zorua
2019 Stuttgart  Alemania 01 !1. postua, urrezko domina Zorua
2021 Kitakyūshū  Japonia 01 !1. postua, urrezko domina Jauzi-zaldia
2021 Kitakyūshū  Japonia 02 !2. lekua, zilarrezko domina Barra paraleloak
2022 Liverpool  Erresuma Batua 02 !2. lekua, zilarrezko domina Jauzi-zaldia
2022 Liverpool  Erresuma Batua 03 !3. postua, brontzezko domina Barra paraleloak
Asiako Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Doha  Qatar 01 !1. postua, urrezko domina Zorua
2022 Doha  Qatar 01 !1. postua, urrezko domina Jauzi-zaldia
2022 Doha  Qatar 01 !1. postua, urrezko domina Barra paraleloak
2022 Doha  Qatar 02 !2. lekua, zilarrezko domina Aparatu guztiak
2023 Singapur  Singapur 01 !1. postua, urrezko domina Zorua
2023 Singapur  Singapur 01 !1. postua, urrezko domina Jauzi-zaldia
2023 Singapur  Singapur 01 !1. postua, urrezko domina Barra paraleloak
2023 Singapur  Singapur 02 !2. lekua, zilarrezko domina Aparatu guztiak
2023 Singapur  Singapur 03 !3. postua, brontzezko domina Oreka barra
2024 Taxkent  Uzbekistan 01 !1. postua, urrezko domina Aparatu guztiak
2024 Taxkent  Uzbekistan 01 !1. postua, urrezko domina Zorua
2024 Taxkent  Uzbekistan 01 !1. postua, urrezko domina jauzi-zaldia
2024 Taxkent  Uzbekistan 01 !1. postua, urrezko domina Barra paraleloak

Erreferentziak

  1. a b (Ingelesez) Licas, Ralph Anthony Bautista, Luis Antonio. (2024-08-04). «Carlos Yulo caps legendary Paris stint with rarified double gold» The GUIDON (Noiz kontsultatua: 2024-08-30).
  2. (Ingelesez) Caluag, Randy. (2022-03-18). «World gymnastics’ champ Yulo earns literature degree in Japan» Manila Standard (Noiz kontsultatua: 2024-08-30).
  3. «HISTORY! Yulo becomes first Pinoy gymnast to win gold at World Championships | ABS-CBN Sports» web.archive.org 2019-10-22 (Noiz kontsultatua: 2024-08-30).
  4. (Ingelesez) «'World-class': How Carlos Yulo's Tokyo Olympics stint is just the beginning» RAPPLER 2021-08-03 (Noiz kontsultatua: 2024-08-30).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q58008944
  • Commonscat Multimedia: Carlos Yulo / Q58008944

  • Wd Datuak: Q58008944
  • Commonscat Multimedia: Carlos Yulo / Q58008944