Checkpoint Rock

Checkpoint Rock
Jatorria
Argitaratze-data2009
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
arabiera
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala
Iraupena70 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Tel Aviv, Gazako lur zerrenda eta Zisjordania
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Fermin Muguruza
Javier Corcuera Andrino

Gidoigilea(k)Fermin Muguruza
Javier Corcuera Andrino

Fikzioa
Kontakizunaren tokiaPalestina

IMDB: tt1560615 Filmaffinity: 611313 Edit the value on Wikidata

Checkpoint Rock 2009 urtean Fermin Muguruza eta Javier Corcuerak zuzendu eta idatzitako euskal film dokumentala da, Palestinako musika «iluntasunetik» ateratzeko helburuarekin[1][2].

Filma Tel Aviveko auzo arabiarretan, Israelgo hirietan eta Zisjordaniako eta Gazako errefuxiatu esparruetan grabatu zuten.

Eusko Jaurlaritzaren, Ikus-Entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartearen (Ibaia) eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Espainiako Institutuaren (ICCA) laguntza jaso du[3].

Aurkezpenak

Lehendabizikoz, 2009ko apiril Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatu zuten[1][4].

Uztailaren hasieran Euskal Herria Zuzenean jaialdian ere aurkeztu zuten[5][6].

Abuztuaren 21an Ramalan, Zisjordanian, eman zuten Al-Kasaba antzokian[7]. Gero, Haifa, Akka eta Nazaret hirietan ere eman zuten[8][9].

Zinemaldian "Zinemira-Euskal Zinemaren Panorama" atalean estreinatu zuten, irailaren 26an hain zuzen ere[10].

Areto eta zinematan urrian izango da[11][12][11].

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Dokumentalak zenbait musikari palestinarren egoera ez ezik, bertako eguneroko bizitza ere erakusten ditu. DAM, Amal Murkus, Safaa Arapiyat, Khalas, Walla'at, Muthana Shaban, Suhell, Habib Al-Deek, Ayman PR, Shadi Al-Assi, Sabreen eta Le Trio Joubran dira agertzen diren artistak. Manu Chaok ere parte hartu zuen.

Ezaugarri teknikoak

Zuzendaritza Fermin Muguruza eta Javier Corcuera
Gidoia Fermin Muguruza eta Javier Corcuera
Edizioa Martin Eller
Ekoizleak: K2000 eta Filmanova[3]
Banatzailea Barton Films[13]

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. a b Berria: Bizitzari egindako kantua[Betiko hautsitako esteka]
  2. Fermin Muguruzaren webgunea
  3. a b Berria: Palestinari buruzko filma hilaren 30ean estreinatuko du Muguruzak[Betiko hautsitako esteka]
  4. Noticias de Gipuzkoa: 'Checkpoint Rock' en el Festival de Cine y Derechos Humanos[Betiko hautsitako esteka]
  5. Berria: Azken ezustekoak[Betiko hautsitako esteka]
  6. Zinemaldiaren webgunea
  7. Berria: 'Jala, jala, Ramala'[Betiko hautsitako esteka]
  8. Berria: Palestinan aurkeztuko dute Muguruzaren 'Checkpoint Rock' filma[Betiko hautsitako esteka]
  9. PNN: Checkpoint Rock: a film about contemporary Palestinian music tours the region
  10. Berria: Euskal zinemak sail propioa izango du Donostiako Zinemaldian[Betiko hautsitako esteka]
  11. a b Berria: 'Checkpoint Rock' urrian estreinatuko dute[Betiko hautsitako esteka]
  12. Gara: «Checkpoint Rock» llegará a los cines en octubre[Betiko hautsitako esteka]
  13. Barton Filmsen webgunea

Kanpo estekak

  • Youtube: Trailerra
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12255782
  • Wd Datuak: Q12255782