Clifford D. Simak
Clifford D. Simak | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Clifford Donald Simak |
Jaiotza | Millville (en) , 1904ko abuztuaren 3a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Minneapolis, 1988ko apirilaren 25a (83 urte) |
Hobiratze lekua | Lakewood Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Kay Kuchenberg Simak (en) (1929ko apirilaren 13a - 1985eko abenduaren 7a) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, eleberrigilea, gidoilaria, zientzia-fikzio idazlea, editorea eta prosalaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | zientzia-fikzioa fantasia |
|
Clifford Donald Simak (Millville, Wisconsin, 1904ko abuztuaren 3a – Minneapolis, Minnesota, 1988ko apirilaren 25a) estatubatuar zientzia-fikziozko eleberrigilea izan zen.
Wisconsin-Madisongo Unibertsitatean ikasi zuen eta graduatu ondoren 1929ra arte eskola publikoetan irakasle aritu zen. Ondoren, Mendebalde Ertainako hainbat egunkaritan lan egin zuen, bereziki Minneapolis Star and Tribune egunkarian.
Zientzia-fikzioaz interesatu zen umetan H. G. Wellsen lanak irakurtzean. 1931ko abenduan argitaratu zuen lehen aldiz historia bat zientzia fikziozko aldizkarietan. Bere eleberriengatik hiru Hugo Sari eta Nebula Sari bat jaso zituen.
Bere eleberriak landako eszenatoki bukolikoetan kokatzen dira eta pertsonaiak indibidualistak izan ohi dira. Robotak eta txakurrak nortasunez beteta daude. Istorioek bilaketa edo misio bat garatu ohi dute.
Lanak
Eleberriak
- Cosmic engineers (1939)
- Hobbies (1946)
- Time and again (195
- City (1952)
- Ring around the sun (1953)
- Time is the simplest thing (1961)
- Way station (1963)
- They walked like men (1963)
- Strangers in the universe (1964)
- All flesh is grass (1965)
- Why call them back from heaven? (1967)
- The werewolf principle (1967)
- Our children's children (1973)
- Shakespeare's planet (1976)
- A heritage of stars (1977)
- Highway of eternity (1986)
- All flesh is grass (2000)
Ipuin bilduma
- Worlds without End (1967)
- Datuak: Q294625
- Multimedia: Clifford D. Simak / Q294625