Conwy gaztelua

Conwy gaztelua
Castell Conwy Castle
Conwy Castle and Town Walls
 Egunez 
 Gauez 
 Planoa 
Conwy gaztelua eta zubia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Gales
EskualdeaConwy
KomunitateConwy
HerriConwy
Koordenatuak53°17′N 3°50′W / 53.28°N 3.83°W / 53.28; -3.83
Map
Altitudea21,8 m eta 23 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1283
JabeaEduardo I.a Ingalaterrakoa
KudeatzaileaCadw Cadw
KomisarioaJames of Saint George
John de Bonvillars (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaJames of Saint George
Materiala(k)kareharria
Dimentsioak30 (altuera) m
Azalera6 ha
Zerbitzuakaccessible toilet
Ondarea
Webgune ofiziala

Conwy gaztelua (Erdi Aroko ingelesez Conway Castle eta galeseraz Castell Conwy) Galesko ipar kostaldean dagoen Conwy konderriko izen berdineko Conwy udalerrian kokatzen da. Gaztelu ikusgarri hau Gizateriaren Ondarea den Eduardo erregearen Gwyneddeko gaztelu eta harresiak delako multzoaren zati da.

Historia

1283–1289 artean Eduardo I.a Ingalaterrakoaren aginduz eraikia izan zen. Eraikin hau Conwy udalerri harresitua bilakatzeko proiektuaren barnean eraiki zen, denera 15.000£-ko kostuaz, garai hartarako sekulako dirutza zelarik. Hurrengo mendeetan zehar gerra askotan paper garrantzitsua jokatu zuen. 1294-1295ko neguan Madog ap Llywelynen setioari aurre egin zion eta 1399an Rikardo II.a Ingalaterrakoaren aldi baterako babesleku izan zen. 1401an Owain Glyndŵren aldeko gudarostearen kokalekua ere izan zen.

Barnealdeko ikuspegi panoramikoa.

Jada 1642an eta Ingalaterrako Iraultzako akordioen arabera, Karlos I.a Ingalaterrakoaren aldeko gudarosteak gaztelua bereganatu zuen, bertan aurkariei aurre egin zieten, 1646an Parlamentuaren aldeko indarren aurrean amore zuten arte. Gerora, Ingalaterrako Parlamentuaren aldeko indarrek gaztelua beste matxinada baten abiapuntua izateko beldurrez laga egin zuten, azkenik 1665an erautsia izan zen arte, William Milwardek hirugarren Conwyko Jaunaren izenean bertako egur, burdin eta beruna kenduarazi egin zituen. XVIII. mendearen amaieraldean eta XIX. mendea zehar gaztelua margolari ugariren helmuga erakargarria bilakatu zen. Bisitari kopurua areagotu zenez, XIX. mendeaaren erdialdera eraikinaren zaharberritze lanei ekin zitzaien. Gaur egun, Cadw erakundeak gaztelua kudeatzen du, turismogune garrantzitsua delarik.

Iruditegia

  • Zubia
    Zubia
  • Ekialdeko ikuspegia
    Ekialdeko ikuspegia
  • Hiritik ikusita
    Hiritik ikusita
  • Barnealdea
    Barnealdea
  • Oinplanoa
    Oinplanoa
  • Defentsa harresia
    Defentsa harresia
  • XIII. mendeko Conwy udalerria, gaztelua eta harresien maketa ikusgai
    XIII. mendeko Conwy udalerria, gaztelua eta harresien maketa ikusgai
  • Mendebaldeko ikuspegia
    Mendebaldeko ikuspegia

Kanpo estekak

  • Webgune ez ofiziala.
  • Conwy gazteluari buruzko argazki gehiago.
  • Conwy gazteluaren irudiak.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q756830
  • Commonscat Multimedia: Conwy Castle / Q756830

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 315945397
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 2750442
  • Ondare historikoa
  • Cadw: 3250
  • Wd Datuak: Q756830
  • Commonscat Multimedia: Conwy Castle / Q756830
  • i
  • e
  • a
Ingalaterra
Eskozia
Gales
Ipar Irlanda
Itsasoaz haraindiko lurraldeak

Gough uhartea eta Uharte Helezina, Tristan da Cunha • Henderson uhartea •Saint George herria eta lotutako gotorlekuak