Corporate (2017ko filma)
Corporate (2017ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2017 |
Jatorrizko hizkuntza | frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta thrillerra |
Iraupena | 95 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Nicolas Silhol (en) [[Kategoria:Nicolas Silhol (en) zuzendutako filmak]] |
Gidoigilea(k) | Nicolas Fleureau (en) Nicolas Silhol (en) [[Kategoria:Nicolas Fleureau (en) idatzitako filmak]] [[Kategoria:Nicolas Silhol (en) idatzitako filmak]] |
Antzezlea(k) | |
Céline Sallette Lambert Wilson Stéphane De Groodt (en) Alice de Lencquesaing (en) Camille Japy (en) [[Kategoria:Stéphane De Groodt (en) antzeztutako filmak]] [[Kategoria:Alice de Lencquesaing (en) antzeztutako filmak]] [[Kategoria:Camille Japy (en) antzeztutako filmak]] | |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Frantzia |
Corporate (euskaraz Korporatiboa) 2017ko Nicolas Silhol frantziar zinema zuzendariak zuzendu eta Nicolas Fleureau gidoilariarekin batera idatzitako drama film bat da. Céline Sallette, Lambert Wilson, Violaine Fumeau eta Stéphane De Groodt aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Esen multinazionaleko Stéphane Froncart (Lambert Wilson) goi kargudunak Emilie (Céline Sallette) giza harreman sailean lan egin dezan kontratatu berri du, azken honen eskrupulu gabezia dela eta. Emilieren betebeharrra goi kargudunek enpresan gehiago lan egiterik nahi ez dituzteneta lana utzi nahi ez duten langileak beren buruz lanean jarraitzeari uko egin dezaten lortzea izango da, honela Esen korporazioari ehundaka langile kaleratzea egotzi ez diezaioten. Esenen estrategia hautatutako langileari bizitza ezinezkoa egitean datza, alegia jazarpen disimulatua egitea, honela denboraren poderioz eta egoera jasanezinik langileak berak lanuztea aurkeztu arte. Emiliek agindu dioten programa zehatz-mehatz jarraitzen du, baina egun batez, bere langileetako batek leiho batetik jauziz bere buruaz beste egingo du. Gertaera tragiko honek Emiliek bere nagusiekiko, bere lanarekiko eta enpresarekiko duen ikuspuntua aldatuko du.
Aktoreak
- Céline Sallette : Émilie Tesson-Hansen, Eseneko giza harreman saileko kudeatzaileetako bat
- Lambert Wilson : Stéphane Froncart, Eseneko giza harreman saileko zuzendaria
- Violaine Fumeau : Marie Borrel, lan inspektorea
- Stéphane De Groodt : Vincent Philippon, Emilieren laguna
- Charlie Anson : Colin Hansen, Émilieren ingeles senarra
- Alice de Lencquesaing : Sophie Dubois, Émilieren laguntzailea
- Antoine Levannier : Fiskalaren laguntzailea
- Camille Japy : Catherine Tremblay, lankidea
- Hyam Zaytoun : Patricia Suarez, Froncarten laguntzailea
- Jacques Chambon : Zuzendari legala
- Arnaud Bedouët : Jean-Louis Maury, Eseneko enpresaburua
- Xavier De Guillebon : Didier Dalmat, Eseneko finantza saileko langilea
- Séverine Warneys : Enpresako sendagilea
- David Sighicelli : Eseneko zuzendari nagusia
- Franck Adrien : CHST sindikatuko ordezkaria
- Romain Sandère : Administraria
- Nicky Marbot : Taldeburua
- Edith Saulnier : Juliette Dalmat, Didierren alaba
- Nathalie Sportiello : Eseneko komunikazio arduraduna
- Pierre-Loup Silhol : Léo Hansen, Émilie eta Colinen semetxoa
- Yun Lai : Korear negoziogizona
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Datuak: Q29404015