D'Urville uhartea (Antartika)
D'Urville uhartea (Antartika) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 210 m |
Mota | uharte |
Luzera | 27 km |
Azalera | 455,3 km² |
Eponimoa | Jules Dumont d'Urville |
Geografia | |
Koordenatuak | 63°05′S 56°20′W / 63.08°S 56.33°W / -63.08; -56.33 |
Honen parte da | Joinville Island group (en) |
Condominium | Itun Antartikoko eskualde |
Ur-gorputza | Ozeano Australa |
Leku geografikoa | Joinville Island group (en) |
- Artikulu hau Antartikako uharteari buruzkoa da; Zeelanda Berrikoa gaitzat duena beste hau da: «D'Urville uhartea (Zeelanda Berria)»
D'Urville uhartea, d'Urville ere idatzia, Antartikako Joinville uhartediko iparraldereneko uhartea da. 63º 05' hego latitudean eta 56º 20' mendebal longitudea koordenatuetan dago, Joinville uhartearen iparraldean, honengandik Larsen kanalaren bidez banatua dagoelarik.
17 milia inguruko luzera du, eta erabat izoztua dago, mendi edo muinorik ez duelarik.
D'Urville uhartea Suediar Espedizio Antartikoak kartografiatu zuen 1902an Otto Nordenskjölden zuzendaritzapean. Joinville uhartedia aurkitu zuen frantziar esploratzaile Jules Dumont d'Urvilleren omenez eman zion izena.
Lurralde aldarrikapenak
Argentinak uharte hau Suaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak probintziako Argentinar Antartika departamenduaren barnean sartzen du. Txilerentzat, Magallanes eta Txileko Antartika eskualdeko Txileko Antartikako Probintziako Antartika hiriaren zati da, eta Erresuma Batuarentzat, Britainiar Antartikaren zati da. Hiru aldarrikapenak Itun Antartikoak dioenaren mende daude.
Herrialde aldarrikatzaileen izendapena:
- Argentina: isla d'Urville
- Txile: isla D'Urville
- Erresuma Batua: d'Urville island
Kanpo estekak
- Datuak: Q1273031