Datil (moluskua)
Datil (moluskua) | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Mollusca |
Klasea | Bivalvia |
Ordena | Veneroida |
Superfamilia | Solenoidea |
Familia | Solenidae Lamarck, 1809 |
Azpibanaketa | |
- Artikulu hau itsaskiari buruzkoa da; fruitua gaitzat duena beste hau da: «Datil»
Datilak (Solenidae) ur gaziko molusku kuskubiko familia bat dira.
Ezaugarriak
Datilen oskolak luzekarak, simetrikoak eta leunak dira, bien artean luzera osoan josiak. Maskorraren mutur batean buru atrofiatua dago eta bestean aizkora itxurako oina.
Habitat hondartsu eta lohitsutan bizi dira. Mehatxuren baten sumatuz gero, laster-laster lurperatzeko ahalmena dute.
Generoak eta espezieak
Solenidae familia bi generotan banatzen da:[1]
- Solen Linnaeus, 1758
- Solena Mörch, 1853
Batzuetan, Pharidae familiako eta Ensis generoko espezie batzuek datil ere dute izen arrunta. Hauek dira Euskal Herrian ezagunen diren espezieak, sukaldaritzan duten balioagatik:
- Datil handi (Ensis siliqua)
- Datil ildodun (Solen marginatus)
- Datil oker (Ensis ensis)
Erreferentziak
- ↑ World Register of Marine Species
- Datuak: Q910699
- Multimedia: Solenidae / Q910699
- Espezieak: Solenidae