Dekot
Dekot | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Maruri-Jatabe, Bizkaia |
Musika mota | punk, indie |
Urteak | 2014- |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Artitxoke Records |
Taldekideak | |
Ibai Ayerza (ahotsa, gitarra) Ibon Aguirre (bateria, koroak) | |
Dekot, 2014 urtean Maruri-Jataben sortutako musika taldea da. Dekoten musika punk alternatibo gisa definitu badaiteke ere euren kantutegian: popa, musika elektronikoa eta indie-a bezalako generoak igerri daitezke.
Ibilbidea
2014ko bigarren erdialdean Ibai Ayerza Sánchezek Dekot taldea sortu zuen Maruri-Jataben. 2016an lau kantuz osatutako maketa[1] argitaratu zuten eta horri esker urte berean Gaztea maketa lehiaketa irabazi zuten[2]. Jarraian taldekide erdiek taldea utzi zuten, ordutik Ibaik eta Ibon Aguirre Chaverok ekin zioten proiektua aurrera eramateko egitasmoari. 2017an In the ocean izeneko kantua argitaratu zuten. Norabide aldaketa askoren ondoren, 2021an, euren lehen lan luzea atera zuten: Döner Kebab Pizza Italia[3] (Ibairen eta Eñaut Gaztañagaren gidaritzapean Zestoako Gaztain Estudioetan grabatu eta nahastua). 2023an, berriz, baldintza berdinetan, Photoplayer[4] izeneko bigarren disko luzea plazaratu zuten. Harrezkero, taldeak hainbat emanaldi eskaini ditu Espainiako hiri zein herri ugaritan. Letra gehienak gazteleraz diren arren, euren diskoetan ez dira euskeraz zein ingelesez abestutako kantuak faltatzen.
Diskografia
- Dekot EP (2016, autoekoizpena)
- In the Ocean Singlea (2017, autoekoizpena)
- Döner Kebab Pizza Italia (2021, autoekoizpena)
- Photoplayer (2023, autoekoizpena)
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «Dekot, ritmos alternativos a la sombra del Jata. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Dekot taldeak irabazi du 25. Maketa Lehiaketa» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).
- ↑ Dekot se estrenan con "Döner Kebab Pizza Italia", su primer álbum. .
- ↑ Bertako taldeak nagusi Baionako besta alternatiboetan. .
Kanpo estekak
- Datuak: Q61364862
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |