Dora García (artista)

Dora García (artista)
Valentziako IVAM, 2016 Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaValladolid, 1965eko apirilaren 21a (59 urte)
Herrialdea Espainia
 Belgika
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Royal Academy of Art (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
nederlandera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista, performancelaria, argazkilaria, artista eszenikoa, sortzailea, artista bisuala eta bideoartista
Parte-hartzailea
  • dOCUMENTA (13)
    Tabakalera
Lantokia(k)Amsterdam
Brusela
Bartzelona
Bartzelona eta Barcelona City (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Espainiako Arte Plastikoen Sari Nazionala  (2021)
    prix de la fondation Princesse-Grace  (2013)

doragarcia.net
IMDB: nm4520661 Twitter: Dora_Garcia_ Edit the value on Wikidata
Dora García (esk.) Valentziako IVAMen, Peio Aguirre kritikariarekin batera
Respiracion artificial, Dora García eta Peio Aguirreren elkarlana

Dora García (Valladolid, 1965ko apirilaren 21a) Bruselan bizi den artista da. Bere artelana, batez ere, komunikabide berrietan oinarritzen da, hala nola performancean eta ikus-entzunezkoan.

Prestakuntza

Salamancako Unibertsitatean Arte Ederren karrera ikasi zuen, baita Amsterdameko Rijksakademie delakoan ere.[1] Ondoren, Bruselara joan zen eta hamasei urte eman zituen bertan.

Ikasketa datak eta tokiak

  • 1989-91 Rijksakademie van Beeldende Kunsten, Amsterdam.
  • 1988-92 BBAAko Fakultateko Ikerketa Beka, Salamanca.
  • Doktoretza-ikasketak, BBAA/PhD Fakultatea, Arte Ederrak, Salamanca.

Ibilbide artistikoa

Bere praktika artistikoan, erakusketa-espazioa erabiltzen du ikuslearen, espazioaren eta lanaren arteko harremana ikertzeko, askotan performancearen eta publikoarekiko elkarrekintzaren bidez. Nazioarteko arte-erakusketetan parte hartu du, hala nola, Manifesta (1998), Istanbulgo Biurtekoa (2003), Münster Sculpture Projects (2007), Sidneyko Biurtekoa (2008) edo Kasselko 13. dokumentala (2012). Espainiako ordezkaria izan zen Veneziako Biurtekoaren 54. edizioan (2011), Lo Inadecuado/ Desegokia proiektuarekin, eta Espainiako pabiloia marjinalitateari buruzko gogoeta, kritika eta eztabaidarako plataforma bihurtu zuen.[2] 2013an Veneziara itzuli zen Monakoko Fondation Prince Pierre delakoan The Joycean Society proiektua instalatzeko.[3]

2014. urtean Allan Kaprow-en 18 Happenings in 6 Parts/ 18 gertaerak 6 partetan berrasmatu zituen Bartzelonako Antoni Tàpies fundazioan, eta 2018an Sofía Erregina Museoak banakako erakusketa eskaini zion: Segunda vez/ Bigarren aldia.[4]

2018an, Espainiako Konstituzioaren 40. urteurrena zela eta, Innstant Narrative /IN performancea aukeratu zuten Sofia Erregina Arte Zentroko Museoko lanen artean, El poder del arte/ Artearen boterea erakusketan parte hartzeko. Diputatuen Kongresuaren eta Senatuaren eraikinetan jarri da erakusketa.[5]

Lana

Lan kontzeptualean, Garcíak argazkia, instalazioa, marrazkia, bideoa, soinua eta webgunea erabiltzen ditu errealitatearen eta fikzioaren arteko mugak esperimentatzeko.

Ikusleek parte hartzea da Garcíaren lanaren ezaugarri nagusia, eta jarrera bat hartzeko eskatzen die etikoki eztabaidagarriak diren gaiei buruz, gai horiek zehatzago aztertzeko eta artelanekin topo egiten duten ingurunearen izaera instituzionalari buruz gogoeta egiteko konpromisoa har dezaten.[6] Bazterkeria gai nagusia da, ikuslea aztoratzen edo kezkatzen duten egoerak edo testuinguruak sortuz. Errealitatea anizkoitza da, eta egia puntu eztabaidagarri bihurtzen da eszenaratze bakoitzean.

Lan garrantzitsuak

  • Insertos en tiempo real/ Denbora errealean txertatuak (2000). Lan horretan hainbat performance aurkeztu zituen, baina Internet lehen aldiz erabili zuen erakusketa modu gisa. Aurrez zehaztutako iraupenik gabeko lanak, ez zekiten noiz hasten ziren eta noiz amaitzen ziren.
  • 100 obras de arte impossibles/ 100 artelan menderaezin (2001)
  • The Beggar’s opera edo La opera del mendigo (2007), antzezpena espazio publikoetan.
  • Todas las historias/ Istorio guztiak. 2001. urtean hasi ziren Garcíaren lanak, izenburu honen pean. Munduko historia guztien artxibo gisa aurkeztu zen, eta horietako bakoitza gehienez bost lerrotan kontatuta zegoen. Artxibo hau jendearen eskura jarri zen irakurtzeko eta, hartara, seriearen hasierako istorioa aktibatzeko. "Istorio guztiak" webguneak irakurleek ikusle rola zuten, baina idazleak eta iruzkingileak ere izan zitezkeen.[7]
  • El café de los oidores de voces/ Ahots entzuleen kafea Gidarien Mugimenduaren parte den proiektu bat zen, eta antipsikiatriatik edan zuen, ezinegon psikikoa duten pertsonekin eta haien artean bizikidetza- eta eztabaida-espazioak sortuz. Toronton, Valladoliden, Madrilen, Bartzelonan, Parisen, Berlinen eta Londresen garatu zuen.
  • The Joycean Society, dokumentala.[8][9]

Museoetako eta biurtekoetako presentzia

Sariak

  • 2018ko Arte eta Mezenasgo Sariak, Artista kategorian, La Caixa Gizarte Ekintzak emanak.[11] Zortzigarren edizio honetako sari-banaketa Madrilgo CaixaForum-en egin zen, eta saritutakoek Miquel Barcelóren eskultura jaso zuten.[12]
  • 45 PIAC, Monakoko Pierre Printzipe Fundazioak emana.[13]
  • Arte Plastikoen 2021 Sari Nazionala, Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioak emana.[14]

Erreferentziak

  1. CCCB. (2 de abril de 2014). Dora García. .
  2. «Intro | Lo Inadecuado» theinadequate.net.
  3. CCCB. (2 de abril de 2014). Dora García. .
  4. «Dora García | Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía» www.museoreinasofia.es.
  5. Aniversario, Constitución 40. (23 de noviembre de 2018). «Congreso, Senado y el Museo Reina Sofía colaboran en una exposición que explora la relación del arte y la historia de la Transición» Constitución 40.
  6. MACBA. Dora Garcia. .
  7. Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía. Todas las historias Vol. III. .
  8. «Dora García» www.elcultural.com.
  9. «The Joycean Society - García, Dora | MACBA Museo de Arte Contemporáneo de Barcelona» www.macba.cat.
  10. MUSAC. Dora García. .
  11. «La artista Dora García, la galería Espaivisor y la Fundación Rosón, Premios Arte y Mecenazgo 2018» elcultural.com.
  12. Los Premios Arte y Mecenazgo 2018 reconocen a Dora García, a la galería Espaivisor y a la Fundación Rosón de Arte Contemporáneo. .
  13. «The international price of contemporary art winner 2013.» www.fondationprincepierre.mc.
  14. Press, Europa. (2021-10-19). «Dora García, galardonada con el Premio Nacional de Artes Plásticas 2021 por "su manera integral de concebir espacios"» www.europapress.es.

Kanpo estekak

  • Dora Garcíaren webgunea.
  • Dora Garcíaren lanak Reina Sofía Arte Zentro Nazionalean.
  • HAMACA artistaren fitxa
  • Artistari buruzko monografikoa Metropolisen
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q17364327
  • Commonscat Multimedia: Dora García / Q17364327

  • Wd Datuak: Q17364327
  • Commonscat Multimedia: Dora García / Q17364327