Ehime (prefektura)
Ehime prefetura 愛媛県 | |||
---|---|---|---|
Japonia | |||
Ereserkia | |||
Ehime no Uta (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Japonia | ||
ISO 3166-2 | JP-38 | ||
Hiriburua | Matsuyama | ||
governor of Ehime Prefecture (en) | Tokihiro Nakamura (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 33°50′29″N 132°45′56″E / 33.8414°N 132.7656°E / 33.8414; 132.7656 | ||
Azalera | 5,677,73 km² | ||
Mugakideak | Tokushima, Kōchi, Kagawa eta Hiroshima | ||
Punturik altuena | Ishizuchi mendia | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.321.580 (2021eko martxoaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
Dentsitatea | 254,31 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Shikoku | ||
Uhartea | Shikoku | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) | ||
pref.ehime.jp |
Ehime prefetura (japonieraz: 愛媛県, Ehime-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Matsuyama da.
Historia
Meiji berrezarkuntza arte, gaur egungo Ehime prefeturaren lurraldea Iyo probintzia izan zen. 1876an aldameneko Kagawa prefetura bereganatu zuen, baina 1888an atzera bereizi ziren.
Heian Aroaren aurretik ere (794-1185), eskualdean arrantzaleak eta nabigatzaileak bizi ziren, eta Japonia defendatu zuten piraten eta mongolen inbasioen aurka.
Geografia
Shikoku uharteko ipar-mendebaldean dago. Iparraldean, Setoko Barne Itsasoa du; ekialdean, Kagawa eta Tokushima; eta hegoaldean Kōchi.
Barnealdean, mendi altuak daude (Ishizuchi mendia uharteko garaiena da) eta kosta-lerro luze bat du. Setoko Barne Itsasoko uharte asko ere Ehime prefeturakoak dira. Prefeturako muturrik mendebaldekoena Sadamisaki penintsula da, Japoniako penintsularik estuena.
Lurraldearen % 7 natura-parke gisa babestuta dago. Besteak beste, Ashizuri-Uwakai and Setonaikai parke nazionalak.
Bi klima-eskualde nagusi daude: Seto barne-itsasoaren kostaldeak klima mediterraneoa du, tenperatura altuak eta prezipitazio gutxi. Barnealderantz egin ahala, klima hotzago bihurtzen da, eta elurra egin ohi du. Beste klima-eskualdea Bungo kanalari dagokion partea da. Kuroshio itsaslasterraren eraginez, klima beroa du, eta euri ugari; tifoiak ere iristen dira, batzuetan.
Ekonomia
Matsuyama inguruan, industria dago: ontziolak, industria kimikoa eta birfindegiak, papergintza eta ehungintza.
Landa-eremuetan, nekazaritza eta arrantza (arrain-haztegiak, perlak) dira jarduera nagusiak.
Banaketa administratiboa
Hiriak
Hiri handienak:
- Matsuyama (hiriburua, 515.068 biztanle)
- Imabari (170.986 bizt.)
- Niihama (123.329 bizt.)
- Saijō (112.543 bizt.)
- Shikokuchūō (91.688 bizt.)
Hiri guztiak:
|
|
|
Herriak barrutika sailkatuta
|
|
|
Ondasun nabarmenak
-
-
-
-
- Ishizuchi mendia (1.982m).
- Sada lurmuturra (Setonaikai Parke Nazionala).
- Yukiwa ur-jauzia (Ashizuri-Uwakai Parke Nazionala).
-
-
- Taisan-ji (Shikokuko erromesbidea).
- Dōgo Onsen.
Kanpo estekak
- Ehime prefeturako webgune ofiziala
- i
- e
- a
Aomori • Iwate • Miyagi • Akita • Yamagata • Fukushima | |
Ibaraki • Tochigi • Gunma • Saitama • Chiba • Tokio • Kanagawa | |
Niigata • Toyama • Ishikawa • Fukui • Yamanashi • Nagano • Gifu • Shizuoka • Aichi | |
Mie • Shiga • Kyoto • Osaka • Hyōgo • Nara • Wakayama | |
Tottori • Shimane • Okayama • Hiroshima • Yamaguchi | |
Tokushima • Kagawa • Ehime • Kōchi | |
Fukuoka • Saga • Nagasaki • Kumamoto • Ōita • Miyazaki • Kagoshima • Okinawa |
- Datuak: Q123376
- Multimedia: Ehime prefecture / Q123376