Elias Cairel

Elias Cairel

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaSarlat-la-Canéda, XII. mendea
HeriotzaSarlat-la-Canéda, 1222 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako okzitaniera
Jarduerak
Jardueraktrobadorea, poeta eta musikagilea
MugimenduaErdi Aroko musika
Elias Cairelen eskuizkribua, Frantziako Liburutegi Nazionala.
Elias Cairel.

Elias Cairel (baita ere Elias Cayrel, Cairels, Carelz edo Caire) XIII. mende hasierako Proventzako trobadore ospetsua izan zen. Oso datu gutxi gordetzen dira hari buruz.

Biografia

1204 eta 1222 aritu zen musikari gisa eta Sarlat (Dordoina) jaio eta hil zen. Lanbidez urregina zen baina, poesiaz liluratuta, mundua ezagutzea erabaki zuen. 1190tik aurrera, Proventzako poeta asko ipar Italiako gorte aberatsetara joan ziren, han arrakasta izateko aukera handiak baitzeuden. Joera hori 1208an Albitarren aurkako Gurutzadaren hasierarekin indartu egin zen. Carel Laugarren Gurutzadarekin batera Tesalonikako Erresumara joan zen. Ondoren Espainiara joan zen, Alfontxo IX.aren gortera (1210-11) eta Lombardiara (1219-1222/24).[1]

Bere obraren 14 testu gordetzen dira: hamar trobadore-kantak, tençon bat, descort bat,sirventes bat eta gurutzadako kanta bat. Haren biografia hiru eskuliburuetan jasotzen da; laugarren batean beste hiruren bertsioen zuzenketa jaso izan zen. Biografia horietan esaten da musikari eta kantari bezala txarra zela baina musikagile bezala "letrak eta abesti onak idatzi zituela".[2] Hiltzekotan zegoenean, antza, Errumaniatik Sarlatera itzuli zen.

Bere biografietan emakume baten izena jaso zen, Ysabella; haren pertsonaliateari buruz teoria desberdinak daude: batzuen ustez goi mailako Italiako edo Greziako noblea izan zitekeen; besteen ustez, gazte garaian Cairelek Périgorden ezagutu zuen neska gaztea.

Lanak

Cansós

  • Abril ni mai non aten de far vers
  • Ara no vei puoi ni comba
  • Estat ai dos ans (dedicada a Ysabella)
  • Freit ni ven, no·m posc destreigner
  • Lo rossinhols chanta tan dousamen
  • Mout mi platz lo doutz temps d'abril (Ysabellari eskainita)
  • Per mantener joi e chant e solatz
  • Si cum cel qe sos compaignos
  • So qe·m sol dar alegranssa
  • Totz mos cors e mos sens (Ruízi eskainita)

Cansó de Cruzada

  • Qui saubes dar tan bo conselh denan

Descort

  • Qan la freidors irais l'aura dousana

Sirventés

  • Pois chai la fuoilla del garric

Tençon

  • N'Elyas Cairel, de l'amor (Ysabellarekin)

Beste trobadoreen berari egotzitako konposizioak

  • Amors, ben m'avetz tengut (Elías de Barjols)
  • Ar agues eu mil marcs de fin argen (Pistoleta)
  • En atretal esperansa (Guiraut de Salignac)

Bibliografia

  • Aubrey, Elizabeth. The Music of the Troubadours. Indiana University Press, 1996. ISBN 0-253-21389-4.
  • Bertoni, Giulio. I Trovatori d'Italia: Biografie, testi, tradizioni, note. Roma: Società Multigrafica Editrice Somu, 1967 [1915].
  • Bruckner, M. T.; Shepard, L. y White, S. Songs of the Women Troubadours. New York: Garland Publishing, 1995. ISBN 0-8153-0817-5.
  • Egan, Margarita (ed. y trad.) The Vidas of the Troubadours. New York: Garland, 1984. ISBN 0-8240-9437-9.
  • Gaunt, Simon, and Kay, Sarah. "Appendix I: Major Troubadours" (pp. 279-291). The Troubadours: An Introduction. Simon Gaunt and Sarah Kay, ed. Cambridge: Cambridge University Press, 1999. ISBN 0-521-57473-0.
  • Jaeschke, Hilde, ed. Der Trobador Elias Cairel. Berlin: Emil Ebering, 1921. Archive.org
  • Martín de Riquer. Los trovadores: historia literaria y textos. 3 liburuki. Bartzelona: Planeta, 1975.

Erreferentziak

  1. Guy Penaud, Les troubadours périgordins, Périgueux, La Lauze Éd., 2001, 163 or., 81 or.
  2. Aubrey, 28-29.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1328999
  • Commonscat Multimedia: Elias Cairel / Q1328999

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 71026961
  • ISNI: 000000000507232X
  • BNF: 150579571 (data)
  • GND: 11866655X
  • LCCN: no99051990
  • SUDOC: 085209481
  • ICCU: PUVV349852
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • DBE: url
  • Wd Datuak: Q1328999
  • Commonscat Multimedia: Elias Cairel / Q1328999