Erronkariko gazta
Erronkariko gazta | |
---|---|
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Eskualdea | Nafarroa Erronkariko ibarra |
Esnearen jatorria | Ardia |
Pasteurizatua | - |
Zahartze denbora | - |
Ziurtagiria | Jatorri deitura, 1981 eta 1996 |
Erronkariko gazta Nafarroako ibar pirenaiko hartan egindakoa da, 1981etik aurrera jatorri deitura duena.
Gaur egun ekoizle nagusiak Uztarroze, Burgi, Izaba, Erronkari eta Bidankoze dira.
Erronkariko gaztaren ezaugarriak
Latxa ardi arrazako esne gordinarekin egiten da (eta zerbait, Rasa arrazako ardi-esnearekin), neguan eta udaberrian, batez ere. Gutxienez, lau hilabetez eduki behar da ontzen. Zapore sendoa du, ondu ondoren zertxobait mina eta koipetsua, baina goxoa. Mozketa hauskorra du, eta zuria, marfil-kolorekoa, baina horira jotzen du. Begi txikiak ditu era desberdinean banaturik. Molde zilindriko trinkoan ateratzen da; azala nabar iluna du, eta alde guztiak leunak dira. Erronkariko gazta alearen pisua 1 eta 3,5 kilo artekoa izaten da. Etiketa komertzialaz landara, kontraetiketa bat ere eraman behar du bere zenbakiarekin, lakrezko zigilu bat balitz bezala, eta hauxe idatzirik: “Erronkari Jatorrizko Deitura”. Horrek erran nahi du gazta kontrolpean egon dela egin den bitartean, eta gazta, gainera, abendutik uztailera bitarte egin dela, biak barne.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Erronkariko gaztaz Nafarroako Gobernuaren webgunean
- Datuak: Q425847