Errusia Olinpiar Jokoetan

Errusia Olinpiar Jokoetan
Motadelegazio olinpiko
HerrialdeaErrusia
Kirolakirol olinpiko

Errusiak Olinpiar Jokoetan parte-hartze gorabeheratsua izan du, arrazoi historikoengatik.

Historia

XX. mendean

Errusiako Inperioaren ordezkaritza 1912ko jokoen irekiera ekitaldian.

Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen Errusiak 1900etik 1912ra Errusiar Inperio gisa. 1952etik 1988ra Sobietar Batasuna izan zen estatu parte-hartzailea eta han kirolari errusiarrak izaten ziren, logikoki.

Aleksandr Melentiev, tiratzaile txapeldun errusiarra Mosku 1980an.

Errusiar Federakuntza estatu independente gisa ezarri zenetik, Errusiako Olinpiar Batzordeak ordezkatzen du nazioa, 1993. urtetik, Nazioarteko Olinpiar Batzordean, baina parte-hartzea gorabeheratsua izan du halaber fase historiko honetan. Kirolari errusiarrak bandera ezberdinen pean lehiatu dira zenbait aldiz.

1992ko Jokoetan Bartzelonan, Sobietar Batasuna desegina, haren herrialde gehienek Olinpiar Jokoetako Talde Bateratuaren parte gisa hartu zuten, eta hor izan zen Errusia. Aldiz, Estonia, Lituania eta Letonia herrialde independente gisa ordezkaritza propioekin egon ziren.

XXI. mendean

Vladimir Putin lehen ministro zela 2008ko Jokoetako kirolariak bisitatzen Pekinen.

Errusiako Olinpiar Batzordeak dopina jakinaren gainean sustatzen zuelakoan, 2010eko hamarkadan berriro hasi ziren oztopoak Errusiar partaidetzarako. 2018ko Neguko Jokoetan Errusiako Atleta Olinpikoak izenarekin lehiatu ziren.[1] Polemika berak jarraitzen zuelarik, 2020an eta 2022an Errusiako Olinpiar Batzorde izenarekin (ROC gako laburdura) Tokioko 2020ko Udakoetan (2021ean izan ziren) eta Pekingo 2022ko Negukoetan.

Errusiako partehartzaileak 2022ko Neguko Jokoetan, non Errusiaren izena barik, Errusiako Olinpiar Batzordearen izen eta banderarekin lehiatu ziren.

2024an Parisen Banakako Atleta Neutral (AIN) gisa, Bielorrusiako kirolariekin batera, kasu honetan Ukrainako gerrak kirol-boikot zabal bat eragin zuelako Errusiaren (eta Bielorrusiaren) aurka nazioarteko hainbat kirol lehiaketatan.

Joko antolakuntzak

Udako Olinpiar Jokoen edizio bat antolatu izan da Errusian, Sobiet Batasuna zenean estatua, Moskun 1980an (baina bela probak Estonian izan ziren, Tallinngo kostan).

2014ko Neguko Jokoak Errusian antolatu zituzten, Sotxin.

Lehen urrezko dominak

Errusiaren izenean lehen urrezko domina irabazi zuen kirolaria izan zen patinatzaile artistiko bat, Nikolai Panin-Kolomenkin, Londresen 1908an.[2]

Errusiar Federakuntza estatu gisa ezarri zenetik, lehen partehartze ofiziala izan zen Errusiaren izenean Lillehammerren 1994ko Neguko Jokoetan, eta han izan zituzten zenbait urren artean, lehena eskuratu zuen Aleksandr Golubevek 500 metroko abiadurako patinatzean.[3] Aro honetako Udako Jokoetako lehen agerpena Errusia gisa izan zen Atlantan 1996an, eta han izan ziren urrezko domina desberdinen artean, lehena eskuratu zuen Aleksandr Beketovek eskriman.[4]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «OLIMPISMO: El COI condena a Rusia pero no a los rusos» Marca.com 2017-12-05 (Noiz kontsultatua: 2024-08-26).
  2. «Russia's First Participation in the Olympic Games | Bank of Russia» www.cbr.ru (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).
  3. «First Winter Olympic Gold Medal Winners from Each Country» www.topendsports.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).
  4. «Photo: Gold Medal in Fencing» archive.nytimes.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q727816
  • Commonscat Multimedia: Russia at the Olympic Games / Q727816

  • Wd Datuak: Q727816
  • Commonscat Multimedia: Russia at the Olympic Games / Q727816