Esperantzari leiho bat
Esperantzari leiho bat | |
---|---|
Oskarbiren musika-lana | |
Egilea(k) | Oskarbi |
Argitaratze-data | 1976 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Deskribapena | |
Honen parte da | Hitz urri batzuk (albuma) Esperantzari leiho bat: antologia 1966-2004 (albuma) |
Hitzak | Bitoriano Gandiaga |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Luis Romero Eskamendi |
Argumentu nagusia | Itxaropena |
Esperantzari leiho bat Oskarbi taldeak Hitz urri batzuk albumean 1976an plazaratu zuen abestia da. Doinua taldeko zuzendari Koldo Romerorenak zen eta hitzak Bitoriano Gandiagarenak.[1]
Abestiaren bertsio berri bat argitaratu zuen taldeak 2004an Esperantzari leiho bat: antologia 1966-2004 diskoan,[2]
- Bitoriano Gandiaga
- Arantzazu
- Oskarbi (2021)
Koldo Romeroren doinua
Don Boscoko abesbatzako zuzendari izandako Koldo Romero Eskamendi antxotarrak Oskarbikoei lagundu zien hasiera haietan konposizio eta zuzendaritza lanetan. Kanturako dohain eta afizio itzelekoa —besteak beste Aita Donostiaren abesbatzan aritua—, Romerok harreman estua izan zuen Arantzazun Jorge Oteizarekin eta Bitoriano Gandiagarekin.[3]
Geroztik, Oteizaren Andro canto y sigo eta antzeko lanetan inspiratuta estetika kantuak osatu zituzten Oskarbikoek, eta, esaterako, Oteizak diseinatu zituen taldearen logotipoa eta lehen diskoaren portada. Beste iturri garrantzitsu bat Bitoriano Gandiaga izan zen: hura ere han ezagutu zuten, Arantzazun, eta haren poemak sarritan erabili zituzten kantuen letrak osatzeko. Norabide horretan, ezinbestean egin zuten topo Ez Dok Amairurekin.
Hitzak
Frankismo betean, garrantzitsua zen kalean egotea, arnasbide bakarra zen askorentzat zentsura gainditu eta euskara hutsean kantatzeko. 1972an, Hego Euskal Herriko frankismoaren azken urte gogorretan, kanta honek aldaketarako gogoa ekarri zuen.[3]
Bitoriano Gandiagak idatzitako hitzekin osatua, taldearen ikur bihurtu zen abesti hau. Kantu horrekin bukatzen baitziren Oskarbiren emanaldiak.
Hauek dira Gandiagaren poemaren hitzak:[4]
« | Esperantzari leiho bat Esperantzari leiho bat Baina nekez ikusi dute Desilusio usai bat | » |
Erreferentziak
- ↑ Oskarbi. (1976). «Hitz urri batzuk» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
- ↑ «Esperantzari leiho bat: antologia 1966-2004» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-24).
- ↑ a b Apaolaza Avila, Urko. (2020-11-08). «Iluntasunaren aurrean, kantuaren arnasa» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-04-24).
- ↑ «Esperantzari leiho bat - Hitzak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
Ikus, gainera
- Oskarbi
- Ez Dok Amairu
- Androkanto
- Marinela
Kanpo estekak
- Esperantzari Leiho bat abestia entzun. 13. kantua Kantua Zuei albumean (badok.eus)
- Soin berriko koplak abestia entzun. 7. kantua Kantua Zuei albumean (badok.eus)
- Androkanto abestia entzun. 10. kantua Kantua Zuei albumean (badok.eus)
- Marinela abestia entzun. 11. kantua Kantua Zuei albumean (badok.eus)
- Mendira naiz abestia entzun. 12. kantua Kantua Zuei albumean (badok.eus)
- Androkanto abestia entzun. Oskarbi: gaia, Youtube
- Esperantzari leiho bat abestia. Oskarbi: gaia, Youtube
- Marinela abestia entzun. Oskarbi: gaia, Youtube
- Mendira naiz abestia entzun. Oskarbi: gaia, Youtube
- Soin berriko koplak abestia entzun. Oskarbi: gaia, Youtube
- Datuak: Q125915770