Estibalitz Sasiola |
---|
Bizitza |
---|
Jaiotza | Deba, |
---|
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
---|
Heriotza | 1611ko apirilaren 16a |
---|
Hezkuntza |
---|
Hizkuntzak | euskara |
---|
Jarduerak |
---|
Jarduerak | idazlea |
---|
Estibalitz Sasiola edo Sasiolakoa (Deba, Gipuzkoa, 1550 baino lehen – 1611ko apirilaren 16a), agian, euskal idazle eta olerkaria izan zen; hala izan baldin bazen, euskal idazleen artean lehen emakumezkoa bide da. Egun, Joan Perez Lazarragakoaren eskuizkribuan jasotako hiru olerki harenak diren ala ez ebazteke dago.[1][2]
Bizitza
2004an, hain zuzen ere, euskal literaturarako aurkikuntza itzela gertatu zen, Madrilen, Joan Perez Lazarragakoaren eskuizkribua topatu zutenean. Liburu haren atzeko aldean beste norbaitek idatzitako hiru olerki daude. Lehenaren goiko aldean egileari buruzko azalpen zehatza ematen digute: «De la Señora Maria Estibaliz de Sasiola».
Sasiola Debako etxe noble zaharra zen, gaur oraindik zutik dirauena. Jakin badakigu, geroago, 1340an, Lope Sasiolakoak beste etxe noble bat eraiki zuela Zumaian, eta Zumaiako San Pedro kaperan sasiolatarren armak ezarri zituztela. Haietako batzuk ospetsuak izan ziren: Martin Otxoa Sasiolakoa, Gaztelako kondestablearen idazkaria, 1539ko urriaren 25ean Lizarraten Karlos V.a enperadoreari harrera egin zion berbera: Debako San Anton kapera fundatu zuen eta Aranzibiako jauna ere izan zen; halaber, Paskual Sasiolakoa, Mutrikuko eskribaua eta 1583an Debako alkate izan zena.
Olerkiak
Estibalitz Sasiolakoa, ematen duenez, debarra zen, 1550. urtea baino lehen jaioa eta 1611n zendua. Emakume noblea zenez gero, bazekien irakurtzen eta idazten. Harenak dira, agian, Joan Perez Lazarragaren liburuko bukaeraldean ageri diren maitasunezko hiru olerki hauek:
« | XXIII Leku on bat da Eskozia De la señora Maria Estibaliz de Sasiola Leku on bat da Eskozia obeagoa da Beneszia ene aldeko lagunoni elkaenzako flakezia nai deban orduetako andia dakar fantasia bosteun dukat kosta jakan baroeoni balentia emperadore jaunaganik ekarizea lizenzia eleizara juen oi naiz egin oi det bekatu abemaria asi baize ezin oi det notatu liburuan bere jari oi naiz begi neureok lausotu fraidia predikazen jarri izik ezin aditu ofrendara dianea ondo oi det miratu sagara gora dianean amore lindeaz oroitu amore linda galantorek gogoan oi ni banindu lagunok baiez diostau neuronek ezin sinistu neuronek esin neio baia egingo digot mandatu arenzat jaio ninzala ta enagiala largatu es bisteak konsolat[u] ez egonak amorat[u] ez maian asentatu, ez oean albergatu. Jaun zerukoa estagizu[la] gizona onein amor[adu] laztan enea nai gara... sure atean arteti aren agun zaite[z] sakuskedan leiotik. Egun artan nik ez ne[ban] munduan lizan bear(rrik) speranzeak bizi oi... erri onezat atean speranzea galdu oi dot errira natorronea[n] ene lastan zuri ederra zure laztan ni banari kontu estua emango digozu zeruetako jaunari munduan diran podere oro eskuan dituanari bazinaki gogoa lastana biozekoa [zu]re minez ilgo banaiz [l]udatu jaun zerukoa [a]more linda galant bata [e]ne amore berria [g]ura dakustan ordu orotan [or]rzean ur det irria [ur]a estakustanea [a]ldea malenkonia [...]gun ekusi estet eta [...]oi ene bekataria [...]sigarika banendorren [...]patu egun batean [...]estanarekin enkontra nezan [S]an Juanen aurea [ber]e iru matalotekin [gorp]utza galanta joean zazpi urtekoz ekari nau gajoturik oea korzierrean irte neban baii? joean kalean debotaro enzutera birjinearen mezea Madalena santea da ene abogadea arren emon degidala eska nakion doea arimakoz eta gorpuzekok obe dedan bidea ene laztan biozekoa kortes enseinadea eri onetan bestek eztu ar oi deban librea Franziako armak dakaz goian eta bean aren ekuzten etoriko naiz lebante urrunerean biok ondo izango gara mundan garan artean paradisu ereinuan mundutik goazenean XXXIV Itai lelo i bai lelo Itai lelo i bai lelo etxean arai leloa damarika dan galantaena Belagai Butroekoa Belagaia dioza eta korionean jajoa oreanik jagi ninzan astelen goizean eskuetan busti eta kalera nirteanean ene lastan zuri ederra berdurakin aurean soinean gonaz ondo jazita jurapa oria gainea gerian gerikoa eder solea sotil oinea bularteria trapua zuri labradurak urrea donzellakin fordelizak lepoan goienainean donzella batek jozi zeban Iruneko kalean niri ondo kosta jakin Gipuskoako lurrean orain aldiaz aita deza[...] Gaztelako noblezia Burgus ta Toledo ta Kordoba ta Sibillia [Maro]ko errei[nua] Barzelona ta Balenzia Napol erri noblea da arek urrean Kalabria Genoako kondaduan Pisakin Florenzia Pullalekin Ferrera baino obeagoa da Beneszia munduak klaramentean daki zurca dana Zizilia [A]ostaenez lezu on dira Toskanarekin Lonbardia aek gustiak baino bere obeago ene amore onetsia XXXV Meldi Altuan Edurra Daidi Mendi altuan erurra daidi aran baxuan eguzki mendiaran guztiak baino ene koitaok nagusi ikaz lazten ninduan dontzella batek aurten nai ez ekusi laster kanbiatu ninduan deseo ebenagaiti | » |
Lehen olerkian mintzo den pertsonaia emakumezkoa da; bigarrenean, ez da garbi ikusten nor ari zaigun hizketan; eta hirugarrenak gizonezko baten ahoan jarrita dagoela dirudi. Gidor Bilbao eta Ricardo Gómez euskalariek diotenez, badirudi olerkiok Lazarragak idatzi zituela: beharbada Estibalitz Sasiolakoak idatzi edo kopiatu zituen lehenik, eta gero Lazarragak berriro kopiatu zituen, ezaugarri batzuk mantenduz eta beste batzuk beretuz.[1][2]
Erreferentziak
- ↑ a b «Maria Estibalitz Sasiolakoaren egiletza "ebatzi gabeko kontu bat" da oraindik», Berria, 2014-03-02.
- ↑ a b «Estibaliz Sasiolakoa, idazle ala kopiatzaile? Eztabaida Facebook-en», Filoblogia, 2014-10-25.
Kanpo estekak
- Joseba AURKENERENA: http://www.elinberri.eus/2016/04/12/estibalitz-sasiola-gure-literaturaren-hastapenetan/^*[Betiko hautsitako esteka]