Estonia Olinpiar Jokoetan

Estonia Olinpiar Jokoetan
Datuak
Motadelegazio olinpikoa
HerrialdeaEstonia

Estoniak parte hartzen du Olinpiar Jokoetan Estoniako Batzorde Olinpikoak (Eesti Olümpiakomitee delakoak) antolatzen duen ordezkaritzarekin. Batzorde Nazional hau 1923an sortu zen eta IOC-ek 1924an onartu zuen. Estonia 1918ko otsailean bilakatu zen independente, 1941etik 1944ra, II. Mundu Gerran, Alemania naziak okupatu zuen, eta ondoren Sobietar Batasunaren parte izan zen 1991. urtean berriz independentzia aldarrikatu arte. Bi independentzia aroetan estatu subirau gisa izan da partaide olinpiko, lehenbizi 1920tik 1936ra, eta Sobietar Batasuna desegin ondoren, 1992tik aurrera.

Neguko Jokoetan Estoniak parte hartu zuen 1928an eta 1936an, eta berriro 1992tik.

Aro sobietarra

1952tik 1988ra Sobietar Batasunaren taldean egon ziren kirolari estoniarrak.

Aro sobietarrean, halaber, 1980ko Moskuko Udako Olinpiar Jokoetan, Estoniako Tallinn hiriburua bela lehiaketen egoitza izan zen.

1992ko Jokoetan Bartzelonan, Sobietar Batasuna desegina, haren herrialde gehienek Talde Bateratua izan zenean integratu ziren, baina Estonia, Lituania eta Letonia herrialde independente gisa ordezkaritza propioekin egon ziren.[1]

Lehen dominak

Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen lehen estoniarra Teotan Lebedev tiratzailea izan zen 1912ko ekainaren 29an, Errusiako Inperioa ordezkatuz orduan. Beste hamar atletak parte hartu zuten Stockholmeko joko haietan, Errusiako taldeko kide gisa. Martin Klein borrokalariak zilarra irabazi zuen pisu ertaineko greko-erromatar estiloan, eta olinpiar domina irabazi zuen lehen estoniarra izan zen.

Estoniako talde olinpikoa Anberesen lehiatu zen lehen aldiz 1920an. Olinpiar Jokoetan bere herrialdea ordezkatu zuen lehen estoniarra Johannes Villemson distantzia ertaineko korrikalaria izan zen 1920ko abuztuaren 15ean. Maratoian, Jüri Lossmannek Estoniaren lehen domina irabazi zuen (zilarra), abuztuaren 22an. Abuztuaren 29an, Alfred Neuland Estoniako historiako lehen txapeldun olinpikoa bihurtu zen halterofiliako pisu arineko urrea irabazita.[2]

Erreferentziak

  1. «Barcelona 1992: Nuevas naciones, nuevo sueño de unidad» RFI 2024-02-06 (Noiz kontsultatua: 2024-08-27).
  2. (Ingelesez) «Estonian NOC celebrates centenary of its first Olympic gold medal» The European Olympic Committees 2020-09-04 (Noiz kontsultatua: 2024-08-27).

Kanpo estekak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, alemanezko Wikipediako «Olympische Geschichte Estlands» artikulutik itzuli da; zehazki, 2024-08-18ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q742562
  • Commonscat Multimedia: Estonia at the Olympic Games / Q742562

  • Wd Datuak: Q742562
  • Commonscat Multimedia: Estonia at the Olympic Games / Q742562