Estrabon

Estrabon

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaAmasia (en) Itzuli, K.a. 63
HeriotzaAmasia (en) Itzuli, 23 (84/85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)Boethus of Sidon (en) Itzuli
Tyrannion of Amisus (en) Itzuli
Aristodemus of Nysa (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakgeografoa, historialaria, filosofoa eta idazlea
Lan nabarmenak
ikusi
  • Geografia

Estrabon[1] (antzinako grezieraz: Στράβων; Amaseia, K.a. 63 – 24) greziar historialari eta geografoa izan zen.

Tiranion eta Aristodenioren ikasle zen, eta eskola estoikora sartu zen. Ponto Euxino (Itsaso Beltza) eta Etiopia, eta Armenia eta Italia arteko lurraldeak ikusi zituen. K.a. 20an Erroman finkatu zen eta K.a. 7an bere Geografia (antzinako grezieraz: Γεωγραφικά / Geôgraphiká) eman zuen argitara zazpi liburutan. Garai hartan ezagunak ziren lurralde, leku eta herrialde guztien berri eman zuen lan horretan. Baina Homerok, Eratostenek, Polibiok eta beste hainbatek ematen dituzten datuak irizpide zientifiko handirik gabe eskaintzen ditu. Antzinakoen artean, Lurra biribila zela uste zuten bakarrenetakoa izan zen. Bere garaian ez zuen halako osperik izan, haren obra ez baitzen Errenazimentua arte ezagutzera eman. Bidaia asko egin ondoren, jaioterrira itzuli eta 43 liburukiko Historiako oroitzapenak (antzinako grezieraz: Ἱστορικὰ Ὑπομνήματα / Historika Hypomnếmata) idatzi zuen, Polibioren lana jarraitzeko asmotan; hala ere, gaur egun guztiak galduta daude. Ez zen ez Galian ezta Hispanian ere ibili, baina baskoi edo euskaldunei buruzko argibide guztiz baliotsuak eskaini zituen bere Geografian.

Idazlanak

  • Geografia (Estrabon)

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/12/23 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Estrabon Aldatu lotura Wikidatan
  • Joan-etorria euskarazko material-didaktikoa.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q45936
  • Commonscat Multimedia: Strabo / Q45936

  • Wd Datuak: Q45936
  • Commonscat Multimedia: Strabo / Q45936