Europako Herrien Parkea
Europako Herrien Parkea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Gernika-Lumo |
Koordenatuak | 43°18′49″N 2°40′51″W / 43.3135063°N 2.6808243°W / 43.3135063; -2.6808243 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1991 |
Europako Herrien Parkea Gernikan dagoen parke publiko bat da, Gernikako Batzarretxearen ondoan. Bertan kokatutako bi eskultura oroigarri handiren inguruan apailatutako hiri-parkea daː Eduardo Txillidaren Gure Aitaren Etxea (Gernikako bonbardaketaren oroigarria) eta Henry Mooreren Large figure in a shelter (irudi handi bat babeslekuan), 1960ko lana. Lehenago iritsi ziren eskulturak ingurura, Txillidarena 1988an[1] eta Moorerena 1990ean[2], eta gero inauguratu zen parkea, 1991ean.[3]
Parkea osatzen duen landaredian Euskal Herriko isurialde atlantikoaren lau ekosistemak biltzen dira: pagadia, hariztia, artadia eta ur-bazterreko landaretza[3]. Atzerriko landarerik ere bada, hala-nola eukalipto erraldoi bat, Bizkaian zuhaitz mota hau zabaldu baino lehen ekarritakoa.
Erreferentzia
- ↑ (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1988-04-27). «Inaugurada en Gernika la obra conmemorativa de Chillida» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-08-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1989-10-04). «Una escultura de Henry Moore para Gernika» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-08-04).
- ↑ a b «Gautegiz Arteagako Udala - Europako herrien Parkea (Henry Moore eta Chillidaren eskulturak)» www.gautegizarteaga.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-04).[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
- Datuak: Q66121331