Ganalto
Ganalto | |
---|---|
Ganaltoko tontorrean dagoen gurutzea | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 900 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°54′52″N 2°50′23″W / 42.91444°N 2.83972°W / 42.91444; -2.83972 |
Mendikatea | Badaiako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Ganalto edo Ganaltoko Gurutzea Arabako mendebaldeko mendi bat da, Badaiako mendilerroan kokatua, Atxabal-Oroko mendigunearen hegoaldean.
Tontorrean gurutze bat du, hainbat aldiz berriztatua. Ganaltoko lehen gurutzea 1900. urtean jarri zuten, eta zurezkoa zen. 1954an, Manuel Iradier Txangozale Elkarteak eskatuta, burdinazko gurutze bat eraiki zuten Elejalde anaiek, hormigoizko oinarri baten gainean. Gaur egungo gurutzea Iñaki Elejaldek egina da, eta 2003an jarri zuten. 2022ko ekainaren 28an, gurutzea lau hanketatik moztu zuten erreminta bereziekin. Gurutzea berriz ezarri zuten bere tokian, eta, Abogados Cristianos elkarte ultrakatolikoaren salaketaren ondorioz, eraistearen ikerketa judiziala abiatu zen 2023an.[1][2]
Ohiko abiapuntuak
- Aperregitik: 45 minutuko igoera.
- Domaikiatik: ordubete eta 15 minutukoa.
- Otogoiendik: ordubete eta 30 minutukoa.
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Arabako mendien zerrenda
Kanpo estekak
- Datuak: Q12258152
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Araba |