Gandhinagar
Gandhinagar ગાંધીનગર Gandhinagar | |
---|---|
hiria | |
Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | India |
Indiako estatua | Gujarat |
Indiako barruti | Gandhinagar barrutia |
Izen ofiziala | ગાંધીનગર Gandhinagar |
Jatorrizko izena | ગાંધીનગર Gandhinagar |
Posta kodea | 382010 |
Geografia | |
Koordenatuak | 23°13′23″N 72°39′00″E / 23.223°N 72.65°E / 23.223; 72.65 |
Azalera | [convert: invalid number] km² |
Altuera | 81 m |
Demografia | |
Biztanleria | 195.891 (2001) |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 02717-2 |
Ordu eremua | UTC+05:30 |
Hiri senidetuak | Dubai |
Gandhinagar Indiako mendebaldeko Gujarat estatuko hiriburua da. Gandhinagar Ahmedabadetik, Guyarateko hiririk handienetik, 32 kilometrora dago, New Delhi, Indiako hiriburu politikoa eta Bombay, Indiako hiriburu finantzarioaren arteko korridore industrialaren erdialdean dago.
Izena
Hiriaren izenak "Gandhi hiria" esan nahi du eta Mahatma Gandhiren omenez da.Gandhi Gujarat estatuan jaio zen, Porbandar hirian.[1]
Historia
Hiria Cornelleko Unibertsitateko graduatu batek, H.K. Mewada arkitektoak planifikatu zuen, Prakash M Apte bere laguntzailearekin batera.[2]
Demografia
2001eko erroldaren arabera, Gandhinagarrek 195.891 biztanle zituen. Gizonak biztanleriaren % 53 ziren eta emakumeak % 47. Gandhinagarren, gizonezkoen alfabetatzea % 82koa da eta emakumezkoen alfabetatzea % 73koa. % 77,11ko batez besteko indizea du. Biztanleriaren % 11k 6 urte baino gutxiago ditu. Gandhinagarreko biztanleriaren % 95 baino gehiago hinduista da.
Geografia
Hiriak 205 km²-ko azalera du eta Sabarmati ibaiaren ertzean dago. Ibaia udan lehortzen da maiz, ur putzu txiki bat bakarrik utziz.
Klima
Gandhinagarrek klima montzoikoa du, hiru urtaro nagusirekin: uda, montzoia eta negua. Oro har, klima lehorra eta beroa izaten da montzoien estaziotik kanpo. Hego-mendebaldeko montzoiak klima hezea dakar ekainaren erditik irailaren erdira arte.[3] Urteko batez besteko prezipitazioa 803.4 mm ingurukoa da.
Ondarea
- Akshardham tenplua
Iruditegia
- Tren geltokia
- Gandhinagar hiriko busa.
- Indian Institute of Technology.
- Dinosauroak Dinosaurio eta Fosil Parkean.
Erreferentziak
- ↑ https://indianexpress.com/article/cities/ahmedabad/the-building-of-gandhinagar-history-growth-planning-8912247/
- ↑ https://web.archive.org/web/20180709153939/http://epaper.timesofindia.com/Default/Layout/Includes/TOINEW/ArtWin.asp?From=Archive&Skin=TOINEW&BaseHref=TOIA%2F2011%2F05%2F31&ViewMode=HTML&EntityId=Ar00103&AppName=1
- ↑ https://web.archive.org/web/20060514030021/http://weather.yahoo.com/climo/INXX0048_f.html
Kanpo estekak
- Datuak: Q11910
- Multimedia: Gandhinagar / Q11910