Gennargentu Parke Nazionala

40°01′N 9°19′E / 40.017°N 9.317°E / 40.017; 9.317
Gennargentu Parke Nazionala
Gennargentuko eski-pista.

Gennargentu Parke Nazionala Sardiniako ekialde erdian dago, Nuoro eta Ogliastrako probintzia artean. Oso zonalde menditsua da, tartean uhateko gailur altuenak: Espada mendia (1.595 m.), Erba Irdes punta (1.676 m.), Bruncu Espina (1.829 m.), Paulinu punta (1.792 m.) eta La Marmora punta (1.834 m.), azken hau Sardiniako altuena.[1] Parkearen izenak sardieraz "zilarrezko atea" esan nahi du (Genna = atea, argentu = zilarra).[1]

Geología

Geologikoki Europako arroka formazio zaharrenetarikoa da. Ondorioz, mendiak ez dira hain garaiak eta itxura zirkularra dute nagusiki. Tipologia aldetik, arrokek eskistotik granitoaren arteko bariazioak erakusten dituzte.

Cusidore punta.

Mendi ezagunenak

Impianti sciistici
  • La Marmora punta (1.834 metri);
  • Bruncu Spina (1.829 metri);
  • Su Sciusciu (1.823 metri);
  • Florisa punta (1.822 metri);
  • Punta Paolina (1.792 metri);
  • Erbas Irdes punta (1.703 metri);
  • Bruncu Allasu (1.701 metri);
  • S'Iscudu mendia (1.676 metri);
  • Spada mendia (1.595 metri);
  • Conca Giuanni Fais (1.496 metri);
  • Mungianeddu punta (1.469 metri);
  • Perdedu mendia (1.334 metri);
  • Margiani e Pubusa (1.323 metri);
  • Bruncu Muncinale (1.267 metri);
  • Santa Vittoria mendia (1.212 metri).
  • Perda Liana (1.293 metri).
  • Monte Tisiddu (957 metri).

Zonaldean Sardiniako ibai nagusien sorburua aurki daitezke: Flumendosa ibaia eta Taloro ibaia.

Parke Nazionala

Zonalde honetan Europako populazio dentsitate baxuenetarikoa dago. Parkea 1998an izendatu zen eta barruan Orosei Golkoa hartzen du ere bai. Izendapena polemikoa izan zen; biztanleria izendapenarekin batera desjabetzeak emango liratekeela beldur zen. Gaur egun gatazkak ez dira bukatu. Sektore batzuek turismo gehiago erakarri nahi duten bitartean ekologistek gehiegizko urbanizazioaren aurka protestatzen ari dira. Proiektu polemikoa da, esaterako, parke osoa zeharkatuko lukeen autobidearena da. Gonone hondartzako turismo-gunera joateko autobidea egin zen eta horretarako mendia zulatu egin zen.

Mufloia, parkeko eta Sardiniako animalia ezaguna.

Fauna

Anfibioak

Asko endemikoak dira:

  • Euproctus platycephalus
  • Speleomantes supramontis
  • Discoglossus sardus) e la raganella sarda (
  • Hyla sarda
  • Speleomantes imperialis
  • Bufotes viridis

Narrastiak

  • Algyroides fitzingeri
  • Archaeolacerta bedriagae
  • Podarcis tiliguerta
  • Chalcides chalcides
  • Chalcides ocellatus
  • Coluber hippocrepis
  • Coluber viridiflavus
  • Natrix natrix

Hegaztiak

Zerrenda ikaragarria da. Batzuk aipatuko ditugu:

Ugaztunak

Parkeko herriak

Erreferentziak

  1. a b http://www.sardegnaturismo.it/it/punto-di-interesse/massiccio-del-gennargentu

Kanpo estekak

  • (Italieraz) Parkeari buruzko informazioa.
  • (Italieraz) Parkearen proiektua.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1425154
  • Commonscat Multimedia: Parco nazionale del Golfo di Orosei e del Gennargentu / Q1425154

  • Lekuak
  • OSM: 15657352
  • Wd Datuak: Q1425154
  • Commonscat Multimedia: Parco nazionale del Golfo di Orosei e del Gennargentu / Q1425154