Ghoubbet-el-Kharab
Ghoubbet-el-Kharab | |
---|---|
Mota | bight (en) eta badia |
Geografia | |
Koordenatuak | 11°31′34″N 42°36′13″E / 11.526115°N 42.603607°E / 11.526115; 42.603607 |
Honen parte da | Tadjourako golkoa |
Herrialdea | Djibuti |
Region of Djibouti | Arta eskualdea |
Ghoubbet-el-Kharab edo Ghoubbet aintzira (arabieraz: قبة الخراب, euskaraz: «deabruen golkoa») Djibutiko senadi bat da, Rifteko failan kokatua eta korronte indartsu baten bidez Tadjourako golkotik banandua.
Ghoubbet-el-Kharab 600 metrorainoko mendi eta itsaslabarrez inguratuta dago, Assal aintziratik Ardoukôba sumendiak banatua. 200 metroko sakonera du eta golkoko korronteak zeharkatzen dituzten arrain eta marrazo ugari ditu. Ugaritasun honek, Djibuti hiritik errepidez hurbiltzen diren arrantzaleak erakartzen ditu. Zientzialari ugarik ere bisitatzen dute, bere garaian Jacques-Yves Cousteauk bezala.
Senadia itsas mailatik metro bat gorago ere egon daiteke, pasabideen, itsasaldien eta haizeen estutasunagatik. Bere erdian bi sumendi-uharte daude, Deabruaren uharteak deituak, tokiko hizkuntzan Guinni Koma (euskaraz: «Deabruaren uhartea») eta Ounda Guinni Koma (euskaraz: «Deabruaren uharte txikia») deituak.[1] Djibutiarrek urak deabruez beteta daudela uste dute.[2]
Eskualdea
Ghoubbet-el-Kharabeko eskualdea ostertzeraino hedatzen diren basaltozko harriez osatuta dago. Uadi batzuk eta palmondo bat izan ezik, gainerakoak landarezko lautada birjinak dira. Neguan 30 ºC gainditzen dira, haizeak ia beti itsasotik datozenean, eta altuagoak dira udan, barnealdetik jotzen dutenean.[3]
Dankalelo
Gizakiaren presentzia hutsala da, baina bada toki bat, Dankalelo, multzo arkeologiko garrantzitsu bat osatzen duena. 1930ean aurkitu zuen Paul Wernertek, eta K. a. III. milurtekoko hondakinak topatu dituzte.[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q3104976