Goiko listu nukleo
Goiko listu nukleo | |
---|---|
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
Latinez | nucleus salivatorius superior |
TA | A14.1.05.413 |
FMA | 72482 |
Terminologia anatomikoa |
Goiko listu nukleoa aurpegi-nerbioarekin erlazionatua dago. Zehazki, pontine tegmentuan kokatua dagoen gara nerbioaren nukleo biszeromotorra da. Alegia, listu nukleoetariko bat da.
- Goiko listu nukleoak (horiz)
Jatorria
Aurpegi-nerbioaren zuntz eferente parasinpatikoak (zuntz preganglionarrak), zenbait autoreen arabera, aurpegi-nerbioaren zenbait zelula txikitatik sortzen dira. Beste zenbaitek aldiz, formazio erretikularrean (aurpegi nukleoarekiko dortso-mediala) sakabanatutako zenbait zelulen nukleo berezitik sortzen direla baieztatzen dute.
Ibilbidea
Zuntz preganglionar batzuk nerbio petroso nagusiarekin batera bideratzen dira kanal pterigoidean zehar. Bertan nerbio petroso sakoneko zuntz postsinaptikoekin elkartzen dira eta pterigoide kanaleko nerbio izena hartzen dute. Gongoil pterigopalatinoan sinaptatzen dute. Ondoren, zuntz postganglionar, postsinaptiko eta eferenteak garraiatzen dira malko gongoilaetara gongoil mukosoak inerbatzeko (sudur, palatino eta faringekoak).
Zuntz preganglionar parasinpatiko batzuk tinpano korda eta nerbio lingualen bidez garraiatzen dira barailazpiko gongoilera. Ondoren, zuntz postganglionarren (basodilatadore) bidez barailazpiko eta mihiazpiko listu guruinetara garraiatzen dira.
“Malko nukleo” terminoa batzutan goiko listu nukeloaren zati bati erreferentzia egiteko erabiltzen da.[1]
Irudi gehigarriak
- Gara nerbioaren nukleoak eskematikoki adieraziak; atzeko ikuspegia. Nerbio motorrak gorriz eta sentsorialak urdinez.
- Gara nerbio motorren jatorrizko nukleoak eskematikoki adierazita; alboko ikuspegia.
- Goiko listu nukleoak anatorama programan urdin argiz adieraziak
Erreferentziak
- ↑ Artikuluak Gray's Anatomy (1918) liburuaren (20.edizioa)861 orrialdetik lortutako informazioa dauka
Ikus, gainera
- Beheko listu nukleoa
- Aurpegi-nerbioa
- Gara nerbioa
Kanpo estekak
https://www.ehu.eus/eu/web/anatorama/home
- Datuak: Q2004222