Gorka |
Gorka, 2016an |
Izen osoa: | Gorka Esteban Tercilla |
Jaiotza data: | 1990eko ekainaren 2a (34 urte) |
Jaioterria: | Ezkarai ( Errioxa) |
Pilotaria | |
Modalitatea: | esku huskako pilota |
Egungo enpresa: | erretiratua |
Postua: | aurrelaria |
Altuera: | 1,81 m |
Pisua: | 77 kg |
Debutatze data: | 2010eko azaroaren 17a |
Debutatze pilotalekua: | Adarraga (Logroño) |
Gorka Esteban Tercilla, pilota arloan Gorka izenaz ezaguna (Ezkarai, Errioxa, 1990eko ekainaren 2a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari aritzen zen, Aspe enpresarekin lehenik (2010-2017) eta Asegarcerekin gero (2017-2018).[1] Profesional bilakatu baino lehen, 2008an, 22 urtez beherakoen mailan munduko txapeldun izan zen.[2] 2015ean, bigarren mailako lau eta erdiko txapelketa irabazi zuen, finalean Erik Jaka 22-18 mendean hartuta.[3] Gorkaren anaia Víctor ere esku huskako pilotari profesionala da, 2013az geroztik.
Kirol lorpenak
Bere ibilbide profesionalean, Gorkak final hauek jokatu ditu:
- Bigarren Mailako Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa
- Bigarren Mailako Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa
Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Emaitza | Pilotalekua |
2015 | Gorka | Jaka | 22-18 | Adarraga |
- Bigarren Mailako Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «Asegarce no renueva a Gorka» La Rioja 2018-09-13 (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
- ↑ Enpresaren fitxa
- ↑ «Esteban Tercilla anaiek bereganatu dituzte banakako bi txapelak aurten» Berria 2015-11-24.[Betiko hautsitako esteka]