Hansle Parchment

Hansle Parchment

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaSaint Thomas, 1990eko ekainaren 17a (34 urte)
Herrialdea Jamaika
Hezkuntza
HeziketaMendebaldeko Indietako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakhesilaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 110 metroko hesi-lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Parte-hartzailea
Pisua90 kilogramo
Altuera196 zentimetro

Twitter: HansleParchment Instagram: parchment_hansle IAAF: 14325570 Olympic.org: hansle-parchment Edit the value on Wikidata

Hansle Parchment (1990eko ekainaren 17a) atleta jamaikarra da, 110 metro hesietan aditua dena. [1] Proba horretako olinpiar txapelduna da. 2021ean lortutako garaipenarengatik 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan.

Parchment Kingston-eko West Indies Unibertsitateko ikasle ohia da eta 2011ko Udako Unibertsiadetan urrezko domina irabazi zuen, orduan 13.24ko marka pertsonala eginez Jamaikarentzat titulua irabazteko.

2012ko ekainean, Jamaikako proba olinpikoak irabazi zituen orduko 13.18ko marka pertsonalarekin 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan Jamaikarren talderako sailkatzeko. [2] 2012ko abuztuaren 8an, brontzezko domina irabazi zuen 110 m hesietako finalean. Jamaikako 13.12ko errekorra egin zuen orduan hirugarren postua lortzeko, Aries Merritt eta Jason Richardsonen atzetik.

Pekinen 2015eko Munduko Txapelketan, Parchmentek zilarrezko domina lortu zuen 110 m hesietako finalean. Aries Merritt munduko errekorduna eta txapeldun olinpikoa, David Oliver txapeldun defendatzailea eta Sergey Shubenkov Europako txapeldunaz osatutako kalitate handiko finalean, Parchment-i Shubenkovek bakarrik irabazi zion, 13.03s-ko denbora eginez.

2021eko ekainean, Parchment hirugarren sailkatu zen Jamaikako Olinpiar Probetan 13.18ko denborarekin 2020ko Udako Olinpiar Jokoetarako sailkatzeko. Olinpiar Jokoetako 110 m hesietako finalean, urrezko domina irabazi zuen 13.04ko denborarekin, Grant Holloway eta Ronald Levy-ri irabazita.

Nazioarteko emaitzak

Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2012 Londres  Erresuma Batua 03 !3. postua, brontzezko domina 110m hesiak
2020 Tokio  Japonia 01 !1. postua, urrezko domina 110m hesiak
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2015 Pekin  Txina 02 !2. lekua, zilarrezko domina 110m hesiak
Commonwealth Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Gold Coast  Australia 02 !2. lekua, zilarrezko domina 110m hesiak
NACAC Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Toronto  Kanada 01 !1. postua, urrezko domina 110m hesiak
Unibertsiadak
Urtea Lekua Domina Proba
2011 Shenzhen  Txina 01 !1. postua, urrezko domina 110m hesiak

Erreferentziak

  1. Hansle Parchment London 2012 Profile. London 2012.
  2. Hansle Parchment records PB to snatch 110m title. The Gleaner 30 June 2012.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1687
  • Commonscat Multimedia: Hansle Parchment / Q1687

  • Kirolariak
  • COI: hansle-parchment
  • IAAF: 14325570
  • Wd Datuak: Q1687
  • Commonscat Multimedia: Hansle Parchment / Q1687