Hattusili III.a

Hattusili III.a

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaHatti (en) Itzuli, K.a. XIII. mendea
HeriotzaK.a. XIII. mendea ( urte)
Familia
AitaMursili II.a
AmaGassulawiya
Ezkontidea(k)Puduhepa (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Maathorneferure (en) Itzuli
    Tasmi-Sarruma (en) Itzuli
    Tudhalia IV.a
    Kilushepa (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Q1907414 Itzuli
    Muwatallis II.a
    Q1033148 Itzuli
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaHititar mitologia

Hattusili III.a (euskaraz: «hattusarra») errege hitita bat izan zen. K.a. 1265 eta K.a. 1237 bitartean gobernatu zuen. Gaztea zenean, bere trebetasun militarragatik, eta, ondoren, bere bake hitzarmenengatik nabarmendu zen.

Mursili II.aren semea eta Muwatallis II.aren anaia txikia zen. Azken honek, tronuratu eta hiriburua, Tarhuntassara eraman zuenean, Hattusili, erresumaren iparraldea gasgastar tribuen erasoetatik defendatzeko ardurarekin geratu zen, kargu honetan, militar eta lider bezala trebetasuna erakutsi zuelarik. Muwatallisen seme zen Urhi-Teshuben erregealdian karguan berretsia, Nerik hiri sakratua birkonkistatu zuen, are ospe gehiago eman ziona. Bere eragin eta lidertzagatik beldurrez, Urhi-Teshub, Hattusili kargutik kentzen saiatu zen, azken honek irabazi zuen gerra zibil bat sortu zuelarik.

Tronura iritsi zen, beraz, gobernu esperientzia handiarekin, eta erregealdi baketsu bat lortzeko asmoz erabili zuen, horretarako, Urhi-Teshuben anaia txikia eta bere iloba zen Kurunta, Tarhuntassako gobernari bezla izendatuz, Urhiren erregealdian, erresumako hiriburu izateari utzi ziona. Kanpo politikari dagokionez, Babilonia, Egipto, honekin Muwatallisen garaitik mantentzen ziren etsaitasunekin amaitzeko bake hitzarmen bat sinatuz, eta Asiriarekin harreman onak mantendu zituen, azken honi, Mitannirekiko nagusitasuna onartu ziolarik, mitanniar matxinatua zen Sattuara II.ari laguntzeari uko eginez.

Bere asmoak baketsuak izan arren, gasgastarren aurka aritu behar izan zuen iparraldean eta Arzawako altxamendu baten aurka, Piyamaradu matxinatua buru zuena (Muwatallisen garaian jada bazebilena), arrakasta esanguratsuak lortzeko gai izan ez zelarik.

Hil ondoren, bere oinordekoa, bere seme Tudhalia IV.a izan zen, oso argi ez dauden arrazoiengatik, Nerikkali seme nagusiaren ordez oinordeko izendatua.

Familia

⛭
Zuhaitz genealogikoa
Shubiluliuma II.a
Tudhalia IV.a
Arnuanda III.a
Shubiluliuma I.a Mursili II.a Kilushepa
Hattusili III.a
Gassulawiya Maathorneferure
Tasmi-Sarruma


Aurrekoa
Urhi-Teshub
Errege hitita
K.a. 1265-K.a. 1237
Ondorengoa
Tudhalia IV.a

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q297588
  • Commonscat Multimedia: Hattusili III / Q297588

  • Wd Datuak: Q297588
  • Commonscat Multimedia: Hattusili III / Q297588