Hemiazigos zain gehigarria
Hemiazigos zain gehigarria | |
---|---|
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
Latinez | v. hemiazygos accessoria |
TA | A12.3.07.005 |
FMA | 5011 |
Terminologia anatomikoa |
Hemiazigos zain gehigarria edo goiko hemiazigos zaina (Grekeraz: Hemiazygos) torax eremuaren goialdean aurkitzen den zaina da, bizkarrezurraren ezkerreko alboan kokatzen dena. Azigo zain sistemaren osagaia da. Zain honek 4.-8.ezkerreko sakoneko saihetsarteko zainetatik jasotzen du odola eta 7.-9.torax-orno mailan, azigo zainean drainatzen du.
Azygo zain sistema
Azygo sistemaren[1] osagai nagusiak azigo zaina, hemiazygos zaina eta hemiazygos zain laguntzailea/gehigarria dira. Haien bitartez, barrunbe abdominal eta torazikoaren pareten odol-itzulia gauzatzen da. Beraz, metameriako zainak biltzen dituzte: sahietsartekoak, saihetspekoak eta lunbarraldekoak. Gainera, porta sistema edo beheko kaba oztopatzen direnean, azigo sistema bide alternatibo nagusia da diafragmaren azpiko egituren drainatze benosoa lortzeko. Azigo eta hemiazygos zainen beste aferente batzuk esofagikoak, mediastinikoak, perikardikoak eta bronkialak dira.
Egitura
Hemiazigos zainarekin batera ezkerreko kardinal gaineko zainetan du jatorria normalean, nahiz eta jatorri nahiko aldakorra duen. Lehen zazpi saihetsarteko zainekin erlazioa dauka, baita ezkerreko goiko saihetsarteko zainarekin ere, zeinak lehen 3 saihetsarteko zainen odola bildu eta ezkerreko besondo-buruetako enborrean dreinatzen duen odola.
Aldakortasuna
Hemiazigos gehigarria txikia denean, goiko ezkerreko saihetsarteko zaina saihetsarteko 5. edota 6. espazioetara iritsiko da. Bere tamaina aldatu egiten da goiko ezkerreko saihetsarteko zain honen tamainaren arabera.
Ibilbidea
Toraxaren goiko aldetik eta ezkerraldetik beherantz abiatu eta atzeko mediastinoaren goiko zatira iritsiko den zaina da. T4-T8. eremuetako saihetsarteko zainetatik datoren odola biltzen du, alegia, hemiazygosaren goi aldean dago.
T7-T9 mailan eskuinerantz egiten du[2], beheko kaba zainaren atzetik pasatuz eta azygosean odola zuzenean dreinatuz. Dena den, batzuetan hemiazygos zainarekin bat egin, enbor komun bat sortu eta azygosean dreinatzen du odola.
Izena
Hemiazygos grekeratik dator. Azygos [3]hitzaren eratorria da. Hitz honek bakoiti esan nahi du, eta hemi-k[4] aldiz, erdia. Hemiazigos zainaren laguntzailea edo azigo zainaren goiko erdiaren ezkerreko baliokidea izateari egiten dio erreferentzia.
Erreferentziak
- ↑ anatomia-funtzionala.pdf - UPV/EHU Ikasmaterialak
- ↑ (Ingelesez) Knipe, Henry. «Accessory hemiazygos vein | Radiology Reference Article | Radiopaedia.org» Radiopaedia (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
- ↑ (Ingelesez) «Definition of AZYGOS» www.merriam-webster.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
- ↑ Banay, George L.. (1948-01). «An Introduction to Medical Terminology I. Greek and Latin Derivations *» Bulletin of the Medical Library Association 36 (1): 1–27. ISSN 0025-7338. PMID 16016791. (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
Kanpo estekak
- Datuak: Q4672537