Hipersomatotropismo
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Hipersomatotropismo | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | hyperpituitarism (en) |
Sortzen du | Akromegalia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | E22.0 |
Hipersomatotropismoa hazkunde hormonaren (GH) gehiegizko jariaketa da. Gaixotasunaren kausa hazkunde hormona jariatzen duen adenoma hipofisiarioa izan ohi da.
Fisiopatologia
Hazkunde hormonak ehunen hazkundea bultzatzen du, zeluletan sintesi proteikoa gehituz eta somatomedinaren ekoizpena kitzikatuz.
Hazkunde hormonaren ekoizpena gehiegizkoa denean helduengan akromegalia eragiten du eta haurrengan erraldoitasuna.
Erraldoitasuna
Umeetan kartilagoak haztea eragiten du; eta, kaltzifikatu gabe daudenez, gorputza luzatzea eta erraldoitasun hipofisiarioa eragiten ditu. Hala ere, gorputz atalen arteko proportzioak normal mantentzen dira.
Akromegalia
Helduetan ematen da. Acro- aurrizkiak puntu altuenak edo urrutikoenak izendatzen ditu eta mega-k berriz handia esan nahi du. Beraz, esku, hanka, sudur eta belarri handiak adierazi nahi du.
Kanpo estekak
- Datuak: Q12259142
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |