Holandar ontziteriaren harrapaketa Den Helderren |
---|
Holandar ontziteria zaldunek harrapatuta
|
Data | 1795eko urtarrilaren 21a |
---|
Lekua | Den Helder eta Texel artean, Frisia, Holanda |
---|
Koordenatuak | 52°58′N 4°46′E / 52.96°N 4.76°E / 52.96; 4.76 |
---|
Gudulariak |
---|
|
|
Buruzagiak |
---|
J-G de Winter, Louis Lahure | H. Reintjes |
---|
|
Indarra |
---|
14 gerraontzi, 850 arma guztira | infanteria bataloi bat, hussarren erregimentu bat |
---|
|
Galerak |
---|
Gerraotziak eta armak harrrapatuak | Inor ez |
---|
|
Holandar ontziteriaren harrapaketa Den Helderren edo Texelgo borroka 1795eko urtarrilaren 21ean gertatu zen Lehen Koalizioa deritzon gerraren baitan.
Gertaerak
1795eko neguan, frantziarrak Zazpi Herbehere Batuen Errepublikaren aurkako gerran ari ziren, Frantziar Iraultzako ideiak Europan zabaltzeko asmoz. Holandar ontziteria Marspied itsasartean harrapatu zuen ekaitzak eta aingurak Texel uhartearen babesean bota zituzten. Baina itsasoko urak izoztu eta ontziak harrapatuta geratu ziren[1].
Horren berri jakin eta tropa iraultzaileek urtarrilaren 22an inguratu zuten ontzidia. Biharamunean, historian lehenengoz, zalditeriak itsasontzi multzoa hartu zuen mendean. Baina inork ez zuen su egiteko beharrik izan, orduantxe iraultzaileek Amsterdameko gobernua hartu baitzuten. Errepublika zaharreko itsas armada erresistentziarik gabe errenditu zen[1].
Erreferentziak
- ↑ a b [1] Itsasontzien eta zaldien arteko gudua, Argia, 2017ko otsailaren 05a, CC-BY-SA lizentzia
Kanpo estekak